Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 ekaina, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Sei enpresa sartu dira Deustuko Industria Digitaleko Katedran

Etxe-Tar, Idom, Telefónica, General Electric, Accenture eta BBK-k digitalizazio industrialari buruzko prestakuntza eta praktikak eskainiko dituzte
Deustuko Industria Digitaleko Katedraren giza-taldea

Etxe-Tar, Idom, Telefónica, General Electric, Accenture eta BBK-k digitalizazio industrialari buruzko prestakuntza eta praktikak eskainiko dituzte

 

Kalkulatzen da datozen urteetan euskal enpresek digitalizazioko eta Fabrikazio Aurreratuko 40.000 profil profesional inguru beharko dituztela. Datu analistak eta zibersegurtasun, mekatronika, adimen artifizial edo bloke-kateetako adituak… gure konpainiek zailtasunak dituzte horrelako lanpostuak estaltzeko.

 

Deustuko Industria Digitaleko Katedra duela gutxi abiarazi da, helburutzat harturik talentu espezializatua garatzea ezagutza zuzenean aplikatzeko industria sektorean, horretarako beraizik antolatzen dituelarik industriaren digitalizazioko prestakuntza, dibulgazio eta ezagutzaren sorkuntza eta transferentziarako jarduerak. Behin detektatu ondoren zeintzuk diren prestakuntza arloko gabeziak eta enpresen premiak, katedrak “ikaslez, irakaslez eta enpresetako profesionalez osatutako” diziplina anitzeko 15 lantalde sortu ditu, eta “lantalde horietako bakoitzak gai zehatzak landuko ditu, hala nola, zibersegurtasun industriala, datuen analitika, prestazio handiko elektronika, plataforma industrialak, algoritmika konplexua, adimen artifiziala, deep learning edota programazioa” dio Pablo García Bringasek, katedrako zuzendariak.

 

Ikasleek (doktoretza eta masterretakoak, eta Informatika, Elektronika eta Automatika, Mekanika edota Telekomunikazioen ingeniaritza graduetako laugarren, hirugarren eta bigarren mailetakoak) beka bat eta prestakuntza duala jasotzen dute Deustuko Industria Digitaleko Patronatuko sei enpresa hauen eskutik: Etxe-Tar, Idom, Telefónica, General Electric, Accenture eta BBK. Espero da datozen hilabeteetan enpresa gehiago sartuko direla patronatu horretan.

 

“Badakigu ez dagoela goi-mailako kualifikaziodun profesional askorik, enpresek esaten digutelako. Horrelako profilak beharrezkoak dira lehiakortasun-baldintza onenak izateko. Bestalde, belaunaldi berriek argiago jakin behar dute zein den beren jardun profesionalaren zentzua. Katedraren bidez ikasleek eta enpresek hobeto ezagutuko dute elkar. Horrela ziurtatzen dugu ez dagoela desorekarik gure ikasleak lan merkatura sartzen direnean” azpimarratu du Pablo García Bringasek.

 

Deustuko Industria Digitalaren Katedra bat dator Deustuko Unibertsitateak martxan jarri dituen eta Fabrikazio Aurreratuan eta digitalizazioan zentratuta dauden beste ekimen batzuekin. 4.0 Industriari buruzko Executive Programak bere lehen edizioa bukatuko du aurten, eta “emaitzak onak” izan direla azpimarratu du unibertsitateak. “Profil altuko enpresetako arduradunen topagune bihurtu da, non aukera baitute beren arrakastak partekatzeko, digitalizazio prozesuen arloko liderrak direla erakusteko, eta baita ere talentua atzemateko” diote.

 

Bestalde, Deustuko Unibertsitateak Industria Digitalari buruzko gradu dual berri bat sustatu du Gasteizen, Egibide erakundearekin eta Arabako hogeita hamar bat enpresa eta industriarekin lankidetzan. Ekimen horretan ere garrantzi handia ematen zaio prestakuntza dualari eta ikasleen eta praktikak egiteko aukeratutako enpresen arteko harremanari. Deustuk laster abiaraziko du Zibersegurtasunari buruzko programa berri bat 4.0 Industriaren testuinguruan.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak