Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 ekaina, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa innobideak lehiabide

Bacalao Giraldo, “etengabe berritu dugu 40 urtez”

Enpresak plater sukaldatuak egiteko I+G ildo bat dauka martxan

 

Enpresak plater sukaldatuak egiteko I+G ildo bat dauka martxan

Bacalao Giraldo konpainia arabarrak laster merkaturatuko du bere I+G departamenduan sortutako azken produktua: 4 minutuz sukaldatu eta platerean jartzeko prest dagoen patata tortilla bat. Proiektu hori elikadura arloko Ready to cook edo “sukaldatzeko prest” joerari jarraiki garatu da, eta bereziki zuzentzen zaie elikagai natural eta osasuntsuak sukaldatzea atsegin duten baina lan handiko platerak egiteko astirik ez duten kontsumitzaileei.

 

“Uste dugu bezeroarentzat garrantzitsua dela platerarekin elkarreragitea eta bere egitea, gustuko izan dezan” azaldu du Adolfo Giraldok, enpresako kudeatzaileak. Kasu honetan, produktuak berekin dakartza patata erregosia, arrautza pasteurizatua eta tipula karamelizatua, hau da, “zartaginera bota baino lehen ontzian izango zenituzkeen osagaiak, hala, ez duzu 40 minutu igaro beharrik prestaketa-lanetan”.

 

Produktu hori garatzeko, enpresak SPRI Taldearen Innobideak programaren laguntza jaso du, zeinaren helburua baita euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak sustatzea produktu, prozesu, merkatu eta antolakuntzako berrikuntzaren bitartez. Kasu honetan, produktua ulertzen laguntzeko packaging bat asmatu dute. “Balizko bezeroekin eginiko dastaketak arrakastatsuak izan ziren, baina ez zen ulertu produktuaren aurkezpena” dio Adolfo Giraldok, “Innobide programari esker berrikuntza prozesu bat garatu dugu eta guztiz aldatu dugu irudia”.   Produktua ia bukatuta dago orain, eta uda amaieran merkaturatzea espero dute.

 

Hau ez da Arabako enpresak merkaturatu duen produktu prestatu bakarra; duela hainbat urte dibertsifikatu zuen bere bakailao gatzgabetua, arrainetan espezializatutako plater prestatuen ildo bat zabalduz. Giraldo enpresak, 40 urtetik gorako ibilbidea duenak, hasieratik jardun du berrikuntzan, halaxe dio enpresako zuzendariak: “gure ADNan dago, aitak erabaki zuenetik produktu berri bat ekartzea: orduan inork ezagutzen ez zuen eta gaur egun denok jaten dugun bakailao erdi ondua” dio Adolfo Giraldok.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak