Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 apirila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa

Adimen Artifizialak erabiltzaile-esperientzia berrasmatuko du

Marketina eta arreta pertsonalizatua dira hazteko potentzial handiena duten arloak.
PwC.

 

Marketina eta arreta pertsonalizatua dira hazteko potentzial handiena duten arloak

Iragarpen teknologiko guztiak bat datoz esatean adimen artifiziala izango dela datorren hamarkadako eraldaketaren motor nagusia. Bere aplikazio garrantzitsuenetako bat produkzio-prozesuak automatizatzea bada ere, aplikazio komertzialaren bidez iritsiko dira AAk 2030ean sortuko dituen irabazi gehienak. Teknologia horiek bezeroaren esperientzia hobetuko dute, marketin- eta merkaturatze-eredu askoz pertsonalizatuagoen bidez.

 

PwC eta Microsoft erakundeek AAren errealitatea eta perspektibak Espainian 2018 txostenean jaso dituzte adimen artifizialaren arloko joera garrantzitsuenak eta Espainiako eta Espainiatik kanpoko enpresetan izango duen inpaktua. Txosten horren arabera, 2030ean produktuen eta enpresen marketineko prozesuen hobekuntzaren bidez lortuko da adimen artifizialeko teknologien arloko irabazien %45. Hainbat faktore egongo dira bezeroaren esperientzia horren eraldaketaren atzean, hala nola, simulazio-ereduen sorkuntza, machine learning teknologian oinarritutako gomendio-sistema pertsonalizatuen erabilera eta laguntzaile birtualekiko elkarreragina.

 

Estatuko konpainia handien %80k uste du AA teknologiak aldaketa disruptiboak eragingo dituela beren negozioetan, bereziki bezeroen kudeaketa eta marketin eta salmenta arloetan. Enpresa horien erdia baino gehiago hasi dira dagoeneko konponbideak aplikatzen, gehienak proiektu pilotu gisa, baina heren batek oraindik ez dauka adimen artifizialeko estrategia definiturik. Txostenak dio hainbat hesi daudela, besteak beste, talentu eskasia, inbertsioak itzulera argirik ez izatea, eta aldaketa kulturala nahiz teknologikoa kudeatzeko zailtasunak.

 

Txostenaren arabera, AAk aukera emango die enpresei bezeroaren esperientzia berrasmatzeko. Aukera handiak sortuko dira adibidez kontsumitzaileekiko komunikazioan, salerosketa denboren hobekuntzan eta ikaskuntza automatikoaren bidezko zerbitzuaren pertsonalizazioan. Halere, zuzendaritza-karguen ia %90ak uste du konponbide horien arrakasta bermatzeko, gizakiarekiko elkarreragina ahalbidetu beharra dagoela (gutxienez epe ertainean) konponbide horien osagarri gisa.

 

PwC aholkularitzaren txostenaren arabera, maila globalean konpainia oso gutxik dituzte ezarririk adimen artifizialeko sistema konplexuak, baina enpresa gehienek uste dute tresna hori funtsezkoa izango dela lehiakortasun abantailak lortzeko. Eraldaketa hori digitalizazioaren eskutik etorriko da, zeina datozen 5 urteetan konpainia guztien %74ra iritsiko baita Amerikan, %67ra Asian eta %71ra Europa, Ekialde Ertain eta Afrikan.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak