Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 uztaila, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Datik enpresak IoT eraman du ibilgailu autonomoetara eta 4.0 Industriara

Enpresa donostiarrak makinen mantenimendu prediktiboan aplikatzen du Gauzen Interneten eta Datu Handien arloan metatu duen ezagutza

 

Enpresa donostiarrak makinen mantenimendu prediktiboan aplikatzen du Gauzen Interneten eta Datu Handien arloan metatu duen ezagutza

 

Business Insider aldizkariak duela gutxi eginiko txosten baten arabera, 2025ean 55.000 milioitik gora IoT (Internet of Things, Gauzen Internet) dispositibo egongo dira munduan. Kalkulatzen da une honetan 10.000 milioi IoT aparatu inguru daudela martxan, beraz, horrelako gailuetan egingo den inbertsioa 15 bilioi dolarretik gorakoa izango da datozen 8 urteetan. IoT gailuez ari garenean, esan nahi dugu Internetera konektatuta dagoen eta urruneko kokaleku batetik monitorizatu edota kontrolatu daitekeen edozein aparatu (etxetresna adimentsuak, sentsoreak, autoak…). Definizio horretatik kanpo gelditzen dira egunero erabiltzen diren gailuak, esaterako smartphone, tablet edo ordenagailuak.

 

Gauzen Internetek aplikazioak ditu hainbat arlotan. 2008an, Datik konpainia donostiarrak apustu irmoa egin zuen teknologia berrien inguruan duen ezagutza garraioaren mundura eramateko, lehenik, trenetara eta ondoren, automoziora, zehazkiago, autobusetara. 2011n Datik Irizar Taldean sartu zen, eta, gaur egun, erreferente da IoT teknologiak era desberdinetako ibilgailuei aplikatzeari dagokionez. “Datik enpresan konponbideak eskaintzen ditugu garraioaren eraginkortasuna eta sostengarritasuna, bidaiarien kalitatea eta kostuen optimizazioa hobetzeko. IoT sektoreak indar handia hartu du azken urteotan; erabaki dugu ezagutza hori garraioan aplikatzea, eta hasi gara orobat beste arlo batzuetara eramaten, esaterako, makinen mantenimendura” dio Iñigo Etxabek, Datik enpresako sortzaile eta teknologiako zuzendariak.

 

Datik enpresaren IoT arloko proiektu garrantzitsuenetako bat da Malagan abian duten autobus autonomoen programa pilotu bat. “Ibilgailu autonomo baten bi eredu sortzen ari gara, hirigunera eramango dituztenak Malagako itsas-gurutzaldien portura iristen diren pasaiariak. Proiektu bakarra da Europa osoan, 12 metro eta zortzi tona baino gehiagoko eta 60 bat bidaiarirentzako gaitasuna duten autobusak direlako. Antzeko beste proiektu batzuetan ez bezala, autobusa ez da eremu mugatuetan ibiliko, baizik eta trafiko publikoari irekitako errepideetan” azaldu du Iñigo Etxabek.

 

Datik enpresa sentsorika inplementatzen ari da bi eredu horietan, ibilgailuek bideko oztopoak detektatu ditzaten. Horrez gain, software bat sortuko du informazio guztia aztertzeko, eta horrela, adimen artifizialeko tresnak erabiliz, autobusari nolabaiteko pertzepzioa emateko. “Gure pertzepzio-softwareak askotariko elementuak detektatzen ditu, esaterako, autoak, oinezkoak eta trafikoko seinaleak. Elementu horiekin ingurune hurbileko ikuspegia sortzen du, eta gai da 3-4 segundo barru gerta daitekeenari buruzko iradokizunak egiteko. Ikus dezake pertsona bat oinezkoen pasabidean dagoela, zein lekutan dagoen zehazki eta norantz begira dagoen, eta parametro horien arabera aurreikus dezake zer egingo duen. Uste badu errepidea gurutzatuko duela, autobusak abiadura murriztu edo geldituko du” dio enpresako teknologiako zuzendariak. Espero da eredu hori –zeinak baditu baita ere ibilbideak simulatzeko errealitate birtualeko tresnak- prest egongo dela 2020ko udaberrirako. Proiektuak arrakasta badu, era horretako ibilgailuak egokitu ahal izango dira mundu osoko hirietan erabiltzeko.

 

Datik enpresak badu beste proiektu handi bat, non elkarrekin uztartzen baititu IoT eta datuen analitika: Txileko Atacama basamortuko eguzki-energia planta bateko eguzki-xaflak monitorizatuko dituen sistema bat. IoT eta Datu Handien arloetan pilatutako esperientzia zabal horri esker, konpainia donostiarrak normaltzat jotzen du “ezagutza hori beste esparru batzuetara eramatea, adibidez, enpresa industrialetako makinen mantenimendu prediktibo, prebentibo edo proaktibora”.

 

Datik enpresak dagoeneko ematen du makinen mantenimendurako zerbitzu oso eta integral bat, zerbitzu hauek eskaintzen dituena: makina sentsorizatzea, makinek jasotako informazioa hodeira bidaltzea konektagarritasun protokolo desberdinak erabiliz eta informazioa aztertzea hainbat algoritmo aplikatuz. Gehien erabiltzen diren sentsoreek edo IoT dispositiboek aldagai hauek neurtzen dituzte edozein makinaren funtzionamendua gainbegiratzean: “bibrazioak (oso frekuentzia altuko seinaleak dira, eta prozesatu egin behar dira informazioa hodeira bidali aurretik), tenperatura (asko eta azkar aldatzen da), mugimendua (adibidez, motor baten biraketak minutuko), soinua eta zarata (adieraz dezakete zerbait ez dabilela ondo) eta eragingailuak (behar bezala funtzionatzen duten), eta korronte eta tentsio elektrikoen neurketak eta kontrola” dio Iñigo Etxabek.  Datik enpresak 45 langile ditu eta bulegoak dauzka Donostian, Mexikon eta Erresuma Batuan.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak