Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Marzo, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa

Etorkizuneko enpresak: modularrak, likidoak eta sarekoak

Azterlan batek aztergai ditu nolakoak izango diren datozen hamarkadako enpresa-ereduak.

 

Azterlan batek aztergai ditu nolakoak izango diren datozen hamarkadako enpresa-ereduak.

Laugarren iraultza industrialak bultzatutako teknologia gorakorren eta kontsumitzaileen jabekuntza gero eta handiagoaren ondorioz, datozen 10 urteetan orain gutxira arte pentsa ezinak ziren negozio-eredu berriak sortuko dira. Eszenatoki horrek aukera berriak ekarriko ditu enpresentzat, baina asko aldatu beharko dute beren lan egiteko modua.

 

Premisa horretatik abiatzen da Munduko Ekonomia Foroak argitaratu duen Operating Models for the Future of Consumption txostena. Ikerketak dioenez, aro digitalak, aldaketa teknologiko disruptiboek eta kontsumitzaileen protagonismo gero eta handiagoak aldaketa sakonak eragingo dituzte enpresen lan egiteko moduan. Konpainiak arrakastatsuak izango badira, gai izan beharko dute merkatuko premia berrietara egokitzeko.

 

Azterlan horren arabera, kontsumitzaileen profila eta igurikapenak azken 40 urteetan baino gehiago aldatuko dira datorren hamarkadan. Horrek esan nahi du aldatu egingo direla enpresen eredu operatiboak, bai prozesuak eta teknologien erabilpena, eta bai enpresetan lan egiten duten pertsonak antolatzeko modua. Konpainiek ekosistema estentsiboak sortu beharko dituzte, eta ateak zabaldu beren lehiakideekin kolaboratzeko eta beren kabuz eskaini ezin duten balioa eskaintzeko. Bestalde, zeregin errepikakorrak automatizatu egingo dira, eta datuen analitika erabiliko da erabakiak hartzeko. Horri esker, produktibitatea asko handituko da.

 

Munduko Ekonomia Foroaren txostenak dioenez, datozen urteetan enpresek gai izan beharko dute lantalde auto-antolatuen bidez funtzionatzeko, aurrerapena lehenetsiz perfekzioaren gainetik, etengabeko aldaketei aurre egiteko. Egitura modularra izango da, “plug-and-play” ereduari jarraiki, barruko zein kanpoko ideia eta gaitasun berriak integratzeko. Likidoa ere izango da, hau da, aukera emango du behar denean talentu onena eskuratzeko, eta talentu hori etor daiteke langile finkoetatik, konpainia bazkideetatik, kanpoko profesionaletatik edo baita ere kontsumitzaileetatik.

 

Azkenik, azterlanak dio eraldaketa horrek hainbat erronka sozial ekarriko dituela berekin. Jarduera asko automatizatu egingo dira eta gaitasun digital berriak beharko dira horretarako, baina baita ere gaitasun analitikoak eta pertsona artekoak; horrek esan nahi du arreta berezia eman beharko zaiola etengabeko prestakuntza profesionalari. Bestalde, enpleguaren “flexigurtasuna” kontzeptua sortu da. Lan-eredu tradizionala desagertu egingo da, baina langileek eskubidea izan beharko dute antzeko segurtasun-sareak izateko. Horretarako, enplegu-eredu berriak asmatu beharko dira, malgutasuna emango dutenak eta aldi berean langileen bizi-kalitatea zainduko dutenak.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak