Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 urria, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Enpleguaren etorkizuna datozen bost urteetan

Teknologia berriek lanpostu gehiago sortuko dituzte suntsituko dituztenak baino

 

Teknologia berriek lanpostu gehiago sortuko dituzte suntsituko dituztenak baino

 

4. industria-iraultza goitik behera ari da aldatzen lan-mundua. Teknologiari esker (hala nola adimen artifiziala, robotizazioa eta datuen analisia), enpresen produktibitatea eta eraginkortasuna handitu egingo da, baina, horretaz gain, orain arte gizakiek egiten zituzten lan asko desagertu egingo dira. Hala ere, etorkizunak ez du zertan negatiboa izan. Munduko Ekonomia Foroak egindako txosten baten arabera, automatizazioak 75 milioi lanpostu desagerraraziko ditu, baina beste 133 lanpostu sortuko ditu datozen bost urteetan.

 

Enpresak ahalegin handia egiten ari dira 4.0 industriarekin bat egiteko. Inbertsioa, batez ere, datu masiboak aztertzeko teknologietara, Gauzen Internetera, ikasketa automatikora eta hodeiko konputaziora bideratzen da. Teknologia horiek izango dira hazkundearen eragile garrantzitsuenak etorkizun hurbilean, Future of Work Report azterlanak dioenez.

 

Txostenak aztertzen dituen industrien artean, gaur egun zereginen % 70 gizakiek egiten dituzte; eta % 30, berriz, makinek. Litekeena da datozen bost urteetan portzentaje hori aldatzea: zereginen % 58 gizakiek egingo dituzte; eta % 42, berriz, robotek. Joera hori kontuan izanda, enpresen ia erdiek uste dute automatizazioaren ondorioz lanorduak murriztu egingo direla. Aurreikuspenen arabera, zereginak birbanatu ere egingo dira, rol berrietarantz, eta rol horiek berez gizakienak diren gaitasunekin erlazionatuta egongo dira (esaterako, arrazoimena eta erabakiak hartzeko gaitasuna, komunikazioa, koordinazioa eta aholkularitza).

 

Gaitasun berriak 2022rako

 

Teknologiek lanpostu gehiago sortuko dituzte suntsituko dituztenak baino. Izan ere, IKTekin erlazionatutako lanpostuen portzentajea handitu egin da urterik urte azken hamarkadan. Baina behar diren rolak gaitasun eta ezagutza jakin batzuei lotuta egongo dira. Davoseko Foroaren azterlanean jasotakoaren arabera, hauek dira enpresek gehien eskatzen dituzten gaitasunak: pentsamen analitikoa eta berrikuntza, sormena eta ekimena, ikasketa aktiboa, arazo konplexuak konpontzeko gaitasuna eta lidergorako ahalmena.

 

Automatizazio-prozesu horretan, zeregin errepikakorrak eta errutinazkoak desagertuko dira bizkorren. Aitzitik, profil hauek dituzten pertsona gehiago eskatuko dira: datu-analistak; adimen artifizialean, datu masiboetan eta teknologia berrietan espezialistak; eta aplikazioen garapenean adituak. Teknologiekin zerikusirik ez duten beste rol batzuetarako ere beharko dira; adibidez, marketinerako, erakunde-garapenerako eta prestakuntzarako.

 

Azterlanak ondorioztatzen duenez, eraldaketa horrek aukera ugari eskaintzen ditu. Hala ere, datozen urteetan kalitatezko enplegua ziurtatu ahal izateko, ahalegin handia egin behar da prestakuntzan: 2022ra bitartean, langileen % 54k beren gaitasunak hobetu beharko dituzte prestakuntza-prozesuen bidez.  Munduko Ekonomia Foroko presidente Klaus Schwabek azterlanean dioenez, «emaitza positiboak eta guztiontzako lan-etorkizun duina katalizatzeko, lider eta ekintzaile izan behar dute enpresek eta gobernuek; eta langileek, berriz, bizitza osorako prestakuntzaren alde egin».

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak