Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Industri arloko 258 ETEk digitalizazio, elektronika eta informazio eta komunikazio arloko teknologiak txertatu dituzte Eusko Jaurlaritzari esker

SPRI Taldeak itzuli beharrik gabeko 2,5 milioiko diru-laguntzak eman zituen iaz Industria Digitala programaren bidez

SPRI Taldeak itzuli beharrik gabeko 2,5 milioiko diru-laguntzak eman zituen iaz Industria Digitala programaren bidez

 

Laguntza horien bitartez 8,1 milioitik gorako inbertsio induzitua eragin da Euskadiko enpresa-sarea digitalizatzeko

 

Eusko Jaurlaritzak, bere enpresa garapenerako agentziaren bitartez (SPRI Taldea), industri arloko 258 euskal ETEri lagundu zien iaz 2,5 milioi eurotik gorako diru-laguntzak emanez. Industria Digitala programara bildutako diru-laguntza horien helburua da digitalizazio, elektronika, informatika eta komunikazio arloko teknologiak txertatzea enpresen prozesuetan. Ekimen horren bitartez 8,1 milioitik gorako inbertsio induzitua eragin da Euskadiko enpresa-sarea digitalizatzeko.

 

Diru-laguntza horiek ez dira itzuli behar eta Basque Industry 4.0 Estrategiaren barruan garatu diren tresnetako bat dira. Estrategia hori, berriz, Eusko Jaurlaritzak diseinatutako lan-mapa bat da euskal industria Europako abangoardian kokatzeko.

 

Industria Digitala programak eta Basque Industry 4.0 ekimenak helburutzat dute laguntzak ematea manufaktura sektoreko ETE industrialei EIKTak (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) txertatzeko beren prozesuetan, eta baita ere produktu industrialen diseinuan eta montajean lan egiten dutenei.

 

Diru-laguntza horiek mota desberdinetako 366 proiektutan aplikatu ziren: hornikuntza-katearen kudeaketa, proiektuaren bizi-zikloa, produkzio prozesua, mantenimendua, logistika edo merkataritza elektronikoko eta zerbitizazioko web orriak.

 

Proiektu bakoitzak 9.500 eurotik gorako diru-laguntzak jaso ditu batez beste, aurreko edizioetan baino dezente gehiago. 2015ean 8.100 eurokoak izan ziren.

 

Laguntzak jaso dituzten enpresen %83k 50 langile baino gutxiago dituzte eta horietatik %63 enpresa txikiak dira. Sektoreka, metalurgia eta metalezko produktuen arloko enpresak dira nagusi, sektore horretara joan baitira laguntzen %42; atzetik datoz makinaria sektorea (%14), elikadura eta kautxua (biak %7tik gorako portzentajearekin). Eskaera gehienak Gipuzkoako enpresek aurkeztu dituzte (148) eta ondoren Bizkaia (85) eta Arabakoek (48).

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak