Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urria, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Nazioartekotzea Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa

Orkestrak dibertsifikazioaren alde egin du euskal ekonomia sendotzeko asmoz

El Instituto ha presentado su informe de Competitividad del País Vasco 2018

 

Institutuak EAEko Lehiakortasunari buruzko 2018ko txostena aurkeztu du

 

Euskal ekonomian “garai positiboa” bizitzen ari gara, adierazle sozioekonomiko garrantzitsu asko suspertzen ari baitira. Orkestrak egin berri duen EAEko Lehiakortasunari buruzko Txostenak nabarmentzen du ekonomiaren hazkunde inklusiboa eta enpresen jarduera hobea. Alabaina, munduko ekonomiaren desazelerazio-seinaleak ikusita, ezinbestekoa da euskal ekonomiak dituen erronkei aurre egitea.

 

50 adierazle sozioekonomiko baino gehiagoren azterketa oinarri hartuta, txostenak jasotzen du ongizate ekonomiko eta soziala igo egin dela.  Per capita BPG hazi egin da, eta pobrezia murriztu; enpresek, berriz, igo egin dute beren produktibitatea, eta finantza-egoera sendoa dute gaur egun. “Egoera positiboa bizitzen ari gara, eta etorkizuna baikorra da epe laburrera”, adierazi zuen txostenaren aurkezpenean Orkestrako lehendakari Ignacio M. Echevarriak, “baina epe laburrera erronka handiak ditugu, nazioarteko merkataritzan dauden aldaketen ondorioz eta demografia- eta ingurumen-erronken ondorioz”.

 

Etorkizuneko egoera honetan Euskadiren lehiakortasuna sendotzeko, zenbait estrategia nabarmentzen ditu txostenak. Batetik, metalmekanika eta automobilgintza sektoreen lehiakortasuna nabarmentzen da, baina baita IKTak, biomedikuntza eta osasuna sendotzeko beharra ere. “Espezializazioaren alde egin behar dugu, eta, era berean, dibertsifikazioaren alde, gure indarguneak kontuan hartuta”, adierazi du  Susana Franco txostenaren koordinatzaileak, eta gehitu du “gure sektorerik sendoenak elkarri erabat lotuak daude, eta hori arriskutsua da”.

 

Orkestraren azterketak agerian utzi du igoera egon dela esportatzaile diren enpresetan, nahiz eta bakoitzaren esportazio-bolumena txikia izan. Hori dela eta, beharrezkoa da enpresa horien alde egitea atzerrian duten presentzia areagotu dezaten. Bestalde, enpresa-berrikuntzan maila altua egon arren eta eraginkortasunean gora egin arren, I+Gan egindako inbertsioa jaitsi egin da azken urte hauetan. “Kostuetan ezin dugu lehiatu beste lurralde batzuekin; beraz, berritzaileagoak izan behar dugu, eta ETE-ek ere joera horrekin bat egin dezaten lagundu behar dugu”, azaldu du Susana Franco ikertzaileak.

 

Azkenik, txostenak nabarmentzen du euskal herritarren prestakuntza-maila altua dela, goi-mailako heziketan ikasle gehien duen eskualdea baita. Hala ere, tarteko kualifikazioetan hutsune bat badagoela aipatzen du. IKTetan profesional espezializatuak falta direla detektatu da; beraz, erronka handietako bat da enpresek eskatutako profil berrietara egokitzea heziketa.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasun Behatokia ere aurkeztu du Orkestrak (hemendik aurrera guztion eskura egongo da). Tresna hori plataforma digital bat da, Euskadiko adierazle sozioekonomiko nagusiak jasotzen dituena, eta Europako beste eskualde batzuetakoekin alderatzeko aukera ematen du. “Euskal gizarteari eskaintzen diogun adimen lehiakorreko tresna bat da”, adierazi du Mari Jose Aranguren Orkestraren zuzendari nagusiak, “Garapen ekonomikoko eta ongizate sozialeko erronketan lan egiteko behar duten informazioa eman nahi diegu enpresei, gobernuei eta erakundeei”.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak