Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urria, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Industria-enpresak eta enpresa digitalak elkartu ditu foro batean SPRI Taldeak

Estrategia digitalak martxan jarri dituzten industria-enpresen kasu praktikoak aztertuko dituzte.

 

Indusmedia 18: zer ikasi behar du industriak onlineko marketinari buruz?

 

Indusmedia Kongresua onlineko marketinaren aukerak industria-enpresen artean zabaltzeko foroa da, eta VIII. edizioa urriaren 23an izango da, Hernaniko Ideo-Oronan.

 

Indusmedia kongresua gune bikaina da produktu, zerbitzu eta prozesu lehiakorrak eta nazioarteko bihurtuak dituzten industria-enpresentzat, edo hori lortu nahi dutenentzat,  marketin digitaleko enpresekin harremanetan jartzeko. Profesional horiek, besteak beste, irtenbideak emango dizkiete sareko kokapena hobetzeko, bezeroekin eta hornitzaileekin harreman-bide berriak ezartzeko, helburua hobetzeko estrategiak integratzeko eta horien alde egiteko, merkatu gehiago lortzeko, merkatuak eskaintzen dituen tresna digitalen erabilera optimizatzeko eta abantailaz lehiatzeko.

 

Kongresuaren programa hiru zatitan dago banatuta. Lehen zatian, euskal enpresei merkatu digitalak eskaintzen dizkieten joera, tresna eta aukerei buruz hitz egingo dute onlineko marketineko aditu profesionalek. Hizlaria Aleyda Solis izango da, web-kokapenean aholkulari espezialista eta multinazional handiekiko elkarlanean esperientzia handia duena. “Zure Webaren nazioarteko ikusgarritasuna handitzea” gaiari buruz arituko da. Indusmedian parte hartuko duen bigarren aditua Fran Murillo da, aholkularia, blogaria eta onlineko mundua ondo ezagutzen duena. Bere hitzaldiak “SEO oporretan” izenburua du.

 

Kongresuaren bigarren zatian,  estrategia digitalak martxan jarri dituzten industria-enpresen kasu praktikoak aztertuko dituzte. Hauek dira: Lufeko Enrique Arrillaga (altzari-fabrikazioko negozioa berrasmatu du, eta onlineko salmentan murgildu da), Mapnerreko Mikel Irizar (makina pneumatikoen fabrikatzailea, 30 herrialdetan dago, eta sareak lagundu dio bezeroekin harremanetan jartzeko modua aldatzen eta salmentak pertsonalizatzen) eta, azkenik, Gekako Jose Larreategui (tresna-ekoizlea, onlineko dendan erosketa gidatua jarri duena, produkturik egokiena erosten laguntzeko).

 

Jardunaldiaren azken zatian,  parte-hartzaileek eta industria-enpresetako negozio-, marketin- eta komunikazio-arduradunek aukera izango dute Indusmedian egongo diren bi tailerretan parte hartzeko. Lehena Noelia Jiménezek emango du, “Copywriting estrategikoa salmenta eskutitz egokiak idazteko” gaiari buruz; bigarren tailerra Ricardo Tayarrek emango du: “Webgune edo aplikazioen definizio egokia bezeroak erakartzeko”.

 

Indusmedia SPRI Taldearen ekimenetako bat da, Agenda Digitalaren barruan egiten dena. Hitzaldi, esperientzia eta tailerretako gaien bidez, negozioaren ikuspuntu desberdin bat erakutsiko da, bai eta euskal enpresek merkatuari heltzeko eta dibertsifikatzeko modua ere.

 

Sinposioan parte hartzea doan da, aurrez izena emanez gero: https://www.spri.eus/euskadinnova/es/enpresa-digitala/agenda/indusmedia-2018-marketing-digital-para-empresas-industriales/14725.aspx

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak