Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 urria, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

«Automobilgintza Asiako merkatuan zabalduko da»

Gestamp-eko presidente Francisco J. Riberasek eraldaketa digitalari buruzko hitzaldi bat eman zuen DeustoForum-en

 

Gestamp-eko presidente Francisco J. Riberasek eraldaketa digitalari buruzko hitzaldi bat eman zuen DeustoForum-en

 

Riberasen hitzetan, «iraultza baino gehiago, teknologia berrien ezarpen bizkorra ari gara bizitzen. […] Dagoeneko ikusten dira aldaketak, eta datozenak are bizkorragok eta sakonagoak izango dira». Horrela eman zion hasiera Gestamp-eko kontseilari delegatuak automobilgintzan gertatzen ari den eraldaketa digitalari buruzko hitzaldiari, DeustoForum-ek eta BBVAk antolatutako Mundu digitalera agertzen zikloaren barruan.

 

Multinazionaleko presidenteak esan zuenez, «bezeroen beharrei erantzuteko bide gisa ulertu behar dira teknologiak». Gestamp automobilgintzarako osagarrien hornitzailearen kasuan, horrek esan nahi du auto seguruagoak, arinagoak eta ez hain kutsatzaileak sortzea, eta kostu txikiagokoak. Premisa horri jarraikiz, enpresak I+Gko 13 zentro ditu munduan, eta mundu-mailako lider bihurtu da beroko estanpazioan; alegia, altzairuzko piezen lodiera txikitzeko aukera ematen duen teknologian. Riberasen arabera, «Espainian, kostuetan soilik lehiatzen saiatzea —alegia, teknologia diferentzialean inbertitu gabe— suizidio bat da».

 

CASE joerari dagokionez (ingelesezko sigla, auto konektatuak, autonomoak, partekatuak eta elektrikoak adierazten duena), Gestamp-eko presidenteak zalantzan jarri zuen epe ertainera eragina izatea. Haren hitzetan, nahiz eta teknologia asko «dagoeneko erabilgarri dauden», Mendebaldeko merkatuan ari da gertatzen joera hori; alegia, automobilgintzarako oso heldua den merkatu batean. Europa jada ez da garrantzitsua demografikoki, eta sektorea gero eta arreta handiagoa ari da jartzen garapen-bidean dauden herrialdeetan, bereziki Asiakoetan.

 

Asiako merkatuan zabaltzea da euskal multinazionalaren estrategia nagusia; haren bidez, 900 milioi euroko fakturazioa lortzea espero du 2019an. Gestamp-ek dagoeneko 9 instalazio ditu Txinan, eta datorren astean lehenengoa zabalduko du Japonian, bertako zenbait fabrikatzaileren hornitzaile gisa (besteak beste, Honda eta Toyota). Horrela, multinazional japoniarrek hartzen dituzten nazioarteko beste merkatu askotara iritsi ahal izango da.

 

4.0 industriari dagokionez, hau da enpresa-taldearen estrategia: «teknologia informazioa biltzeko eta gure instalazioen eraginkortasuna hobetzeko erabiltzea». Horren haritik, Gestamp-ek monitorizazio-sistema bat ezarri du bere ekoizpen-lerroetan; sistema horri esker, 3.000 aldagai inguru aztertzen dira egunero. Smart Factory-ko proiektu honen bidez, enpresaren helburua da «mantentze prediktiborantz aurrera egitea, kostuak aurrezteko eta eraginkortasuna handitzeko».

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak