Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 urria, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Bilbao Maker Faire azokaren 7. Edizioa Azkuna Zentroan izango da

Teknologia sortzaileen feria azaroaren 1etik 3ra bitartean antolatuko da

Teknologia sortzaileen feria azaroaren 1etik 3ra bitartean antolatuko da

3D inprimagailuak, robotika, e-ehunak, bideojokoak eta era guztietako teknologia sortzaileak bilduko dira Bizkaiko hiriburuan Bilbao Maker Faire azokaren edizio berri bati esker. Azoka, zuk zeuk egin delako filosofiaren eta sormen-lanak partekatzeko gogoaren inguruan bildutako asmatzaile, artista, artisau eta ingeniarien arteko maker mugimenduari zuzenduta dago.

 

Topaketa hau Zorrotzaurreko Artiach lantegi zaharrean egiten zen orain arte, eta aurten, Azkuna Zentroan antolatuko da azaroaren 1etik 3ra bitarteko asteburuan, Open Espazioaren eskutik. Azoka Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Beaz-ek, Bilbao Ekintzak, BBKk eta Fecyt fundazioak babesten dute.

 

Hiru egunetan, publiko guztientzako tailerrak antolatuko dira askotariko gaien inguruan: 3D inprimaketa, elektronika eta programazioa, nazioarteko erreferente bihurtu diren teknologoen hitzaldiak, eta startupek, ikerketa-zentroek zein artista profesionalek edo zaletuek sortutako proiektuen erakusketak… guztira, 100 jarduera ireki baino gehiago.

 

Programan parte hartu nahi duten pertsonek eta erakundeek proposamenak aurkez ditzakete urriaren 4ra arte, ostirala. Call for Makers delakoa robotika eta programazioarekin, fabrikazio digitalarekin, bideojokoekin, herritarren zientziarekin edo CIY teknologiarekin zerikusia duten era guztietako proiektuei zuzenduta dago. Inskripzioak webgunearen bitartez egin daitezke.

 

Maker Faire Silicon Valleyn sortu eta egun mundu osoko 200dik gora hiritara zabalduta dagoen nazioarteko topaketa-sarea da. Bilbao Maker Faire Europa osoko topaketarik garrantzitsuenetakoa bilakatu da, izan ere, 2018an, 12.000 pertsona inguru erakartzea lortu zuen. Iazko edizioan, era askotako proiektu teknologikoak izan zituen ikusgai: 3D inprimagailu erraldoiak, eguzki-panelez elikatutako bizikleta elektrikoak edota ordenagailu bidez kontratutako ortuak. Tailer espezializatuen bitartez, Raspberri Pi delakoa, serigrafia eta 3D inprimagailuen eraikuntza landu ziren, eta horiekin batera, haurrentzako jarduerak ere antolatu ziren, neska-mutilei jolasaren laguntzaz teknologia berrietan sartzeko aukera errazteko.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak