Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 urria, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

De Fobos y Deimos-ek LGTBI komunitatearekiko diskriminazioaren aurka egin nahi du joko bidez

Psikologo bizkaitar batek LGTBIen aurkako jazarpenean oinarritutako lehen bideo-jokoa sortu du

 

Psikologo bizkaitar batek LGTBIen aurkako jazarpenean oinarritutako lehen bideo-jokoa sortu du

 

Jokin Defendatzaileen Akademian ikasten hasi berri den mutiko bat da; bidegabekeriak jasaten dituzten pertsonak babestea da bere asmoa. Baina bere identitate sexuala dela-eta, ingurukoen jazarpena eta diskriminazioa jasaten hasiko da, eta LGTBIfobiaren biktima bihurtuko da.

 

Jokin protagonista duen De Fobos y Deimos bideo-jokoa LGTBIek jasaten dituzten diskriminazioaren eta jazarpenaren aurka egitea helburu duen estatuko lehena da. Proiektu hau Alex Rodríguez psikologo eta hezitzaile euskaldunak sortu du, zeinak zazpi urte baino gehiagoko esperientzia baitu babesik gabe dauden adingabeekin lanean.

 

De Fobos y Deimos rol-joko bat da, fantasiazko unibertso batean girotua. Mota honetako beste bideo-joko batzuetan bezala, pertsonaiak erronkak ebatzi behar ditu, eta arerioen aurka egin behar du, bere trebetasunak baliatuz. Baina, kasu honetan, areriorik handiena LGTBIfobiak sortzen duen gorrotoa eta beldurrak dira, eta jokalariek berek jasango dute diskriminazio hori.

 

“Bideo-jokoetan interakzioa handia da, eta jokalaria erabat murgiltzen da istorioan; beraz, tresna bikaina da enpatia sortzeko”, adierazi du Alex Rodríguezek, “desberdinak diren pertsonak diskriminatzea edo onartzea guk geuk erabakitzen dugu; jokoak transmititu nahi duen ideia da ardura hori garrantzitsua dela eta beharrezkoa dela ardura hori geure gain hartzea, hor desagertzen baita homofobiaren mamua”.

 

Bideo-jokoak 11 pertsonaia, zenbait zailtasun-maila eta amaiera desberdinak ditu, jokalariak hartutako erabakien araberakoak. Gazteei eta heziketan aritzen diren profesionalei zuzenduta dago. Sortzailea Gaymer.es taldeko kidea eta kolaboratzailea da,  LGTBIei buruzko gaztelaniazko bideo-jokoen komunitate handienekoa.

 

Bideo-jokoak harrera ona izan duela ikusita, azaroaren 11n topaketa bat egingo da Bilboko Bilborock aretoan, bullyingari eta bideo-jokoak hezkuntza-tresna gisa erabiltzeari buruz. Jardunaldi ireki horretan parte hartuko dute Arnastu elkarteak, Isabel Cano bideo-jokoen garapeneko irakasleak eta Gaymer komunitateko ordezkariek.

 

De Fobos y Deimos jokoaren esperientziaren ondoren, Alex Rodríguez erabat murgilduta dago proiektu profesional berri batean: Jokabide. Jokoa terapia psikologikoko eta hezkuntza emozionaleko tresna gisa erabiltzea da ekimenaren helburua.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak