Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Euskadiko biztanleen ia %80k erabiltzen dute Interneta

IKT ekipoak eta Interneterako konexioa gero eta zabalduago daude etxe eta enpresetan

 

IKT ekipoak eta Interneterako konexioa gero eta zabalduago daude etxe eta enpresetan

 

Euskadiko biztanleen %87k Interneterako konexioa dute etxean eta %79 Sarera konektatu dira azken 3 hilabeteetan. Gainera, 15 urte edo gehiagoko herritar ia guztiek dute sakelakoa -%97k- eta biztanleriaren %77k gutxienez badute ordenagailu bat etxean (%60ren kasuan ordenagailu hori eramangarria da).  Horra Eustat – Euskal Estatistika Erakundearen “Informazio Gizartearen Panorama Euskadi 2018” txostenean jasotako datu batzuk. Emaitzek erakusten dute gero eta IKT ekipo gehiago erabiltzen direla etxeetan, enpresetan, eta baita ere landa-eremuetan.

 

Euskal enpresen kasuan, antolakundearen tamainak eragin handia du zifretan. 9 langile baino gehiago dituzten konpainien zifrak %100etik hurbil daude oinarrizko ekipoei dagokienez: Interneterako konexioa eta ordenagailuaren eta posta elektronikoaren erabilera. Gainera, 10 langile edo gehiagoko enpresen %92 inguruk web orri propioa dute. Teknologiaren irismena desberdina da jarduera sektore bakoitzean; industria sektorea da zabalkunde teknologiko handiena izan duena, ondoren zerbitzuena dator eta haren atzetik eraikuntza sektorea. Oro har, Euskadi Europako batez bestekoan dago enpresetako IKT ekipoen erabileran eta batez bestekoaren gainetik Interneterako konexioaren eta web orri propioaren adierazleetan.

 

IKTen zabalkundearen beste muturrean dago lehen sektorea, zeinetan hazi egin den informazio eta komunikazio teknologien erabilera, baina erritmo motelagoan. Sektore horretan enpresen %51k Interneterako sarbidea dute, %53k ordenagailuak dituzte eta %85ek sakelako telefonoak erabiltzen dituzte. Konpainien tamaina txikia da zifra horien arrazoi nagusia, lehen sektoreko enpresen %98k 10 langile baino gutxiago baitituzte.

 

Azkenik, Eustatek orobat aipatzen du nola erabiltzen duten Interneta euskal herritarrek. 15 eta 34 urte bitarteko biztanleen %99 Internet erabiltzaileak dira, eta 35 eta 54 urte bitarteko biztanleen %96 ere bai. Zifra horiek askoz baxuagoak dira biztanle zaharragoen artean, 54 urtetik gorako pertsonen %53 bakarrik baita Sareko erabiltzaile. Hauek dira Interneten erabilpen garrantzitsuenak: posta elektronikoa, ondasun eta zerbitzuak kontsultatzea eta informazioa bilatzea. Bestalde, erabiltzaileen %54k Interneta erabiltzen dute onlineko bankara sartzeko eta %44,5ek erosketak egiteko.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak