Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Azaroa, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

GPONDoctor: “Etxerainoko zuntz-sareen zerbitzuen kalitatea bermatzen dugu”

Euskadiko startup-ak teknologia propioa du, eta mundu osoko bezeroak ditu

 

Euskadiko startup-ak teknologia propioa du, eta mundu osoko bezeroak ditu

 

GPONDoctor telekomunikazio-enpresak zuntz optikozko sareen konexioetan egon daitezkeen anomaliak identifikatzeko eta konpontzeko soluzioak garatzen ditu. Startup horrek garatzen dituen gailuek komunikazioaren kalitatean eragiten duten portaerak identifikatzen dituzte, eta, hala, telekomunikazio-operadoreek hutsegiteak konpon ditzakete, bezeroak akatsak igarri aurretik ere. FTTH (Fiber To The Home, edo zuntza etxeraino) motako sareei zuzenduriko zerbitzuari esker, Interneteko edukiak kontsumitzen dituzten azken bezeroek kalitate hobeagoko esperientzia dute.

 

Asko hedatzen ari den merkatu batean dago GPONDoctor, zuntz optikoaren aldeko apustu handia egiten ari baitira operadoreak. Kontsumitzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte streaming bidezko bideo-zerbitzuak —Netflix edo Prime Video, adibidez—, eta konexioaren kalitatea gakoa da bezeroen fideltasuna bermatzeko. Zuntz optikoaren operadoreak kalitaterik eskaintzen ez badu, bezeroek segituan aldatuko dute konpainiaz.

 

Horregatik da GPONDoctor-en lana hain garrantzitsua operadoreentzat. “Anomaliak aurretiaz detektatzeko eta bezeroaren zerbitzuari eragin aurretik zuzentzeko aukera ematen dugu”, azaldu du Enrique Areizaga-k, startup-aren CEOak. “Operadoreek inbertsio handia egiten dute, eta, beraz, bezeroak fidelizatu behar dituzte”. GPONDoctor-en zuzendari exekutiboaren esanean, kalitate baxua izateak 700 milioi euroko galera ekartzen die urtean Estatu Batuetako telekomunikazio-operadoreei.

 

2016an sortu zen startup hau, Tecnalia R&I zentro teknologikoaren eta Telnet Redes Inteligentes enpresaren arteko lankidetzari esker. Ikerketan eta garapenean egindako inbertsio handi baten bidez, sarearen portaera zaintzeko gai den teknologia propioa sortu zuen lantaldeak. Horri esker, lehiakide gutxi dituen merkatuan kokatu da: nazioartean, bi lehiakide besterik ez ditu. GPONDoctor 25 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta, dagoeneko, 65 bezero inguru ditu, operadore nagusiak barne. “Enpresa txiki bat gara, eta zifrek erakusten dute gure soluzioa baliagarria eta ahaltsua dela”, dio Enrique Areizagak.

 

Gaur egun, nazioartean hedatzen ari da enpresa, eta 2019ra begira bi produktu ari da lantzen. Alde batetik, 10 Gb-eko FTTH sareentzako egungo soluzioaren bilakaera garatzen ari dira. Bestetik, adimen artifiziala duen zaintza-ekipo txiki berri bat garatzen ari dira, beharrezkoa denean sistema era autonomoan birkonfiguratzeko gai izango dena. “Erabiltzaileek bezeroaren arreta-zerbitzura inoiz deitu behar ez izatea da helburua”, esan du startup-aren CEOak.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak