Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 uztaila, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Myruns enpresa bere RFID teknologiarekin sartu da sektore industrialean

Konpainia gipuzkoarrak objektuen identifikazio digitalean oinarritutako logistika eta trazabilitateko konponbideak eskaintzen ditu
Myruns Technology enpresako lantaldea Donostiako bere instalazioetan

 

Konpainia gipuzkoarrak objektuen identifikazio digitalean oinarritutako logistika eta trazabilitateko konponbideak eskaintzen ditu

 

Myruns Technology startup gipuzkoarraren kasua adibide bikaina da ikusteko nola teknologia gorakorraren bidez posible den edozein konpainiaren negozio-eredua aldatzea. 2014an sortua gure inguruko herri-lasterketei buruzko informazioa emateko, berehala ohartu ziren RFID teknologiak aukera ematen zuela korrikalarien pisua kontrolatzeko proba baten puntu desberdinetan.  Irrati-frekuentzian oinarritutako trazagarritasun- eta digitalizazio-konponbideen garapenean bildua duten ezagutzari esker, buru-belarri sartu dira sektore industrialean, retail sektorean eta aktiboen kudeaketan, konponbide berritzaileak eskainiz.

 

Konpainiako zuzendari nagusi José Castellanosek dioenez, Myruns “B2B enpresa bat da, RFIDn oinarritutako produktuak eta konponbide integralak egiten dituena beste enpresa batzuentzat. Gure helburua da beren negozio-adimena garatzen laguntzea, aktiboak digitalizatuz. Lainoan badaude irudi digitalik ez duten elementuak -ez dutelako sentsorerik edo munta handirik-, lainoan egoteko aukera dutenak gure etiketa eta irakurketa-sistemen bidez. Gure konponbideei esker, objektu edo elementu horiek “zero eta bateko” bihurtzen dira, eta horrela nortasun digitala ematen diegu. Teknologia berbera erabiltzen da gure ibilgailua autobideetako teleordaniketatik pasatzen dugunean. Autoak berak ez du informaziorik ematen, baina etiketa bati esker, sistemak identifikatu egiten du eta hesia irekitzen du. Etiketak nortasun digitala ematen dio autoari”.

 

Myruns enpresak RFIDn oinarritutako teknologia propioa garatu du bere lehen lau urteetan, diseinu berezia emanaz etiketa, antena nahiz irakurleei (reader). 2017az geroztik, beren know howa aplikatu dute hainbat kasutan, esaterako, Gestamp enpresarekin garatu duten proiektuan: “RFID bidezko konponbide bat da, beren biltegi eta apalategiak kontrolatzeko logistikara bideratua dagoena eta aukera ematen duena elementu guztiak mapa digital batean kokatzeko. Mapa horri esker, langile batek jakin dezake non dauden behar dituen elementu, produktu eta piezak edo non dagoen lekua gauzak gordetzeko”.

 

Myruns enpresak duela gutxi irabazi du Ances Open Innovation programa, non 13 enpresa handik berrikuntzako erronkak planteatzen baitizkiete startupei. Kasu honetan, konponbide bat aurkeztu zuten Gonvarri konpainia gipuzkoarrarentzat, egitura metalikoen eta silueten inbentarioa kudeatzeko. Badute beste kasu arrakastatsu bat, Nafarroako Koxka konpainiarekin garatua: “armairu adimendun bat sortu dugu, sartzen edo irteten diren elementu guztiak kontrola ditzakeena RFID etiketen eta irakurketa-sistema baten bidez. Konponbide horren mugarri handienetako bat izan zen likidoak (edariak) irakurtzean sortzen diren mugak gainditzea, zeren likidoek eta metalak xurgatu egiten dute irrati-frekuentzia eta ez diote uzten sistemari funtzionatzen.  Gure konponbideak frogatu du funtzionatzen duela testuinguru konplexuetan, eta emaitza oso ona izan da” nabarmendu du José Castellanosek.

 

RFID potentzial handiko teknologia da gaur egun. Amazonen dendaririk gabeko dendak (Amazon Go) eta beste hainbat zerbitzu oinarritzen dira irrati-frekuentzia bidezko teknologia horretan. “Aurreikuspenen arabera, RFID merkatuak urteko %10eko gutxieneko hazkundea izango du datozen 10 urteetan. Negozio-bolumena 16.000 milioi dolarrekoa da orain, eta asmoa da 2024an 35.000 milioi dolarretara iristea. Teknologia ez da berria, Bigarren Mundu Gerran sortu baitzen, baina azken 10 urteotako aldaketek bultzatu dute hazkunde hori. Batetik, irrati-frekuentziaren irakurketa-tarteek aise gainditzen dituzte 10 metro. Bestetik, osagaien prezioa izugarri jaitsi da, eta testuingurua ere aldatu egin da, duela 10 urte inork ez baitzekien zer ziren cloud, machine learning, big data analisia, eta abar.  Orain badago datu horiek kudeatzeko eskaera eta giharra, hortaz, has gaitezke informazioa ustiatzen.  Eta zentzu horretan RFID teknologia garrantzitsua izango da” adierazi du konpainia gipuzkoarreko zuzendari nagusiak.

 

Myruns enpresaren RFID konponbideek hiru osagai dituzte: identifikatu beharreko elementuari itsasten zaion etiketa, irrati-frekuentzia igortzen duen antena eta seinalea atzematen duen irakurlea (reader). “Gure dispositiboek prestazio altu eta konplexuak dituzte. Ez gatzaizkio zuzentzen low cost merkatuari. Gure ezagutzari esker, gai gara elementu bakoitza kustomizatzeko beharrizanen arabera. Kontua ez da soilik etiketa bat itsastea edozein objektutan. Jakin behar da nolako etiketa jarri, non itsatsi, nolako antena erabili, e.a. RFID konponbide baten hiru osagai horietatik irakurleak baino ez dira fabrikatzen Zuatzuko enpresa batean. Etorkizunera begira, hemen industrializatu nahi dugu etiketen fabrikazioa, eta, era berean, hemen garatu nahi dugu bateriadun antena sistema erdipasiboa” aurreratu du José Castellanosek.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak