Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Neuromarketina: gure garunak nola funtzionatzen duen ulertzeko teknologiak

Azaroaren 14an, teknologia hauen potentzialtasunari buruzko jardunaldia egingo da Bilbon
Jornada Neurmarketing

Azaroaren 14an, teknologia hauen potentzialtasunari buruzko jardunaldia egingo da Bilbon

Neurozientziak garunaren barruko informazioa nola igortzen den ikertzen du, eta neuromarketinak teknika horiek aplikatzen ditu, marka, produktu zein edukiei lotutako estimuluei nola erantzuten diegun ulertzeko. “Marketinean, focus groups, elkarrizketak eta galdetegiak dira normalean erabili ohi diren teknikak, baina frogatuta gelditu da erabakien % 85 baino gehiago modu inkontzientean hartzen ditugula, kontu emozionalek, kulturalek edo esperientzialek bultzatuta”, adierazi du Tecnaliako eServices Arloko proiektuak kudeatzen dituen Ana Moya ingeniari informatikoak: “neuromarketinaren oinarria zientifikoa da, izan ere, helburua ez da erabiltzailea liluratzea, baizik eta horren gustuak hobeto ulertu eta beraren beharretara ongien egokitzen diren produktuak edo zerbitzuak ematea”.

 

Azaroaren 14an, Spri Taldeak Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez koordinatutako Teknologia kognitiboak eta neuromarketina deritzon jardunaldia egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan. Topaketa honetan, Ana Moyak bertatik bertara azalduko du nola erabiltzen diren teknologia hauek pertsonek kanpoko estimuluei emandako erantzunak ezagutzeko eta erabiltzailearen esperientziari buruzko informazioa biltzeko.

 

Informatika arloko adituak emozioak eta parametro kognitiboak modu subjektiboan neurtzeko erabiltzen diren teknologietako batzuk emango ditu ezagutzera. Intrusiorik gabeko gailu horien artean, 12 garun-seinale ere neur ditzaketen diademak, begien jarraipena egiteko tracking-betaurrekoak edota giharren jarduera detektatzen duten sistemak nabarmen daitezke. Teknologia hauei esker, arretarekin, memorizazioarekin zein pertsonaren eta estimuluaren arteko engagement edo konexioarekin lotutako metrikak jaso daitezke.

 

Tecnaliako IKT sailean, teknika hauen erabilera ez da marketin arlora mugatzen, baizik eta 4.0 Industria, osasuna zein kultur edukiak tarteko dituzten proiektuak ere abiarazi dituzte teknika horietaz baliatuta. “Zientzia hau pertsonek parte hartzen duten edozein eremutan aplika daiteke, pertsona horiek nola sentitzen diren jakiteko eta haien esperientzia hobetzeko”, adierazi du Ana Moyak. Egun, adibidez, pertsonek eta robotek lankidetzan diharduten ekoizpen-kateei zuzendutako proiektu bat lantzen ari dira. Teknologia hauei esker, langilearen estres edo konfiantza maila neurtu ahal da, interakzio horiek hobetzeko asmoz. Horrez gain, adineko pertsonekiko komunikazio telematikoa errazteko sistema batean lan egiten ari dira. “Pertsona ikuspuntu emozionaletik zein kognitibotik nola dagoen kontuan hartuta, harekin komunikatzeko modurik egokiena erabaki dezakegu”.

 

Teknologia kognitiboak eta neuromarketina jardunaldia esperientzien diseinuan zein UX edo HCD arloetan diharduten profesionalei, marketinaren arloko arduradunei eta diseinuaren eremuko profesionalei zuzenduta dago. Izen-ematea doakoa da eta webgune honen bitartez egin daiteke.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak