Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Tentu aldizkari elektronikoak aukera ematen du edukiak gaika eta lurraldeka iragazteko

Sistema horrek Euskadi eta Nafarroako 250 herri baino gehiagotako 700dik gora iturri dauzka

 

Sistema horrek Euskadi eta Nafarroako 250 herri baino gehiagotako 700dik gora iturri dauzka

 

Tentu proiektua edukiak gehitzeko zerbitzu bat da, aukera ematen diona erabiltzaile bakoitzari aldizkari propio bat sortzeko bere interesen arabera. Mondragon Korporazioko ISEA taldeak sortutako sistema horrek 700dik gora RSS iturritako (erakunde publikoak, enpresak, unibertsitateak eta askotariko erakundeak) informazioa jasotzen du. Zerbitzu hori testuen sailkapen automatikorako teknologietan oinarritzen da eduki pertsonalizatua eskaintzeko.

 

Hala, Tentu aldizkariak informazioa iragazten du hiru aldagairen arabera: hizkuntza, gaia eta edukiaren lokalizazioa. 2.000 albiste inguru biltzen ditu egunero eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentrora bidaltzen ditu. UZEIk garatutako tresnek automatikoki iragazten dituzte albisteak hizkuntzaren eta gaiaren arabera, albiste bakoitzeko lexiko esanguratsuena aztertzen duten hiztegiak erabiliz. Oraingoz edukiak 36 gai desberdinetan sailkatzen dira, hala nola, kirolak, moda, musika edo ingurumena, eta Tentuk gai kopurua zabaltzen jarraitu nahi du 200 baino gehiagotara iritsi arte.

 

Gainera, zerbitzuak aukera ematen die erakunde, enpresa eta norbanakoei euren edukiak gehitzeko eta partekatzeko. Horretarako aski da zerbitzura harpidetzea, informazioa igotzea, eta gaiaren eta kokapenaren arabera sailkatzea. Gaur egun, sistemak Euskadi eta Nafarroako 250 herritako eduki geo-erreferentziatuak dauzka eta lanean ari dira, Asturias, Kantabria, Errioxa eta Zaragozako RSS iturriak ere barne har ditzan.

 

Proiektu honen helburua da erabiltzaileei tresna bat eskaintzea aldizkari propio bat sor dezaten euren interesen eta lurraldearen arabera. Bestalde, aukera eman nahi die erakunde, enpresa nahiz antolakundeei beren eduki espezifikoak ezagutaraz ditzaten, eduki horiek ez baitute tokirik komunikabide orokorretan.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak