Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 iraila, 2018 Digitalizazioa I+G Enpresa digitala

VISIO ekitaldiak Zaintza Teknologikoaren eta Adimen Lehiakorraren arloetako azken joerak ekarriko ditu

Bi urtean behingo kongresu hori azaroaren 15ean eta 16an egingo da Bilbon

 

Bi urtean behingo kongresu hori azaroaren 15ean eta 16an egingo da Bilbon

 

“Ezagutza bihurtutako datuak eta informazioa, horixe da XXI. mendeko petrolioa” diote VISIO ekitaldiaren antolatzaileek, “ingurune aldakor batean biziraun ahal izateko, funtsezkoa da antolakundeetako eta beren inguruneko informazioa estrategikoki kudeatzea”. Horregatik, Zaintza Teknologikoari eta Adimen Lehiakorrari buruzko VISIO nazioarteko kongresua huts egin ezinezko hitzordua da berrikuntzan eta erabaki estrategikoak hartzeko teknologietan interesatutako enpresentzat.

 

Sei edizioren buruan, VISIO Zaintza Teknologikoaren eta Adimen Lehiakorraren arloko ekitaldi garrantzitsuena bihurtu da, bai Estatuan eta bai Latinoamerikan. Azoka hori azaroaren 15ean eta 16an egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo), SPRI Taldeak, Tecnaliak, IK4k eta BEAZek antolaturik. Kongresuaren helburu nagusia da zaintza eta adimen arloetako ekintzak sustatzea enpresentzako estrategia gisa, berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasun abantailak lortzeko.

 

Aurten nabarmentzekoa da Latinoamerikako kasuek izango duten presentzia, parte-hartzaileen artean izango direlarik, Argentina, Kolonbia, Txile, Mexiko eta Peruko esperientziak. VISIOren 7. edizioak 40 hitzaldi eskainiko ditu bloke desberdinetan banaturik, zeintzuetan parte hartuko duten ikerketa-institutu eta -zentroek, aholkularitza espezializatuek, organismo publikoek eta enpresek. Egitarauak bere baitan hartuko ditu hainbat gairi buruzko hitzaldiak, adibidez, nazioarteko tresna eta joera berriak, sareko zaintza, lurralde mailako zaintza eta patenteen analisia informazio-iturri gisa. “Bertaratuek ekosistemako agente garrantzitsuenen eskutik deskubrituko dute nolakoa den zaintza lehiakorraren gaur egungo eta etorkizuneko panorama” diote kongresuaren antolatzaileek.

 

Ekitaldiaren barruko une garrantzitsuenetako bat izango da “5. VISIO Enpresa Topaketa” izeneko doako jarduera irekia. Saio horretan, lehen mailako enpresek hizpide hartuko dituzte zaintza lehiakorreko sistemen ezarpen-prozesuetan izandako esperientziak eta ikasitako guztia. Topaketan izena emateko epea zabalik dago parte hartu nahi duten antolakunde guztientzat.

 

“Azken urteotan ikusi dugu gero eta antolakunde gehiagok txertatu dutela adimen lehiakorra eta zaintza teknologikoa beren planteamendu estrategikoan. Aurrera goaz prozesuen automatizazioan eta datuen analisi konplexuan, metodologia berri eta kolaboratiboak aplikatuz” diote VISIOren antolatzaileek “baina bide luzea dugu egiteko, eta horregatik animatu nahi ditugu gure inguruko antolakundeak diziplina hau ezagutzera”.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak