Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urria, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Webguneak editatzeko sistema berria

SPRI taldeak antolatutako jardunaldi batean, erakutsi dute zer aldaketa egin dituzten Wordpressen, munduko webguneen % 30ek erabiltzen duen sisteman
Imanol Terán, jardunaldiaren momentu batean.

 

SPRI taldeak antolatutako jardunaldi batean, erakutsi dute zer aldaketa egin dituzten WordPressen, munduko webguneen % 30ek erabiltzen duen sisteman

Widdiapps enpresako Imanol Teránek nabarmendu du merkatu-aukera ona dela garatzaileentzat; “izan ere, Gutenbergen inguruan plugin-ekosistema berri bat sortu da”

 

Munduan dauden webguneen % 30ek WordPress erabiltzen du editatzeko. Hori dela eta, internauta askok egon behar dute sistema horren editorearen (Gutenberg izena du) aldaketei adi. Astearterako SPRI taldeak (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia) Arabako Parke Teknologikoan antolatutako jardunaldiak balio izan du aldaketa handi horien berri jasotzeko; eztabaida handia sortu dute sarean aldaketa horiek. Widdiapps enpresako Imanol Teránek azaldu du webguneen editore berriaren eragina. “Wordpressen historiako aldaketarik garrantzitsuenetako bat da, eta horregatik sortu du eztabaida”. Teránek adierazi duenez, “Gutenberg editore bat baino zerbait gehiago da. Edukiaren kudeaketaren zatia, funtzio nagusia, aldatu egin da. Zerbait konplexuagoa egin nahi denean, oraingo editorearekin html-ra joan behar da”.

 

Hizlariak esan du editore berri honen aldaketa nagusia blokeak direla. “Guztia batera joan beharrean (testua, argazkiak, eta abar), zati bakoitza bloke bat da”. Besteak beste, funtzio berriak dira testurako kolore-paleta erabiltzeko aukera edo zabalera osoko irudiak jartzeko aukera. Teránek nabarmendu du Gutenberg instalatu arren edozein unetan alda daitekeela editore klasikora. “Aukera hori zenbait urtez egongo da. Baina noizbait lehenespenezko editorea izango da, eta hura ezagutzea eta aldaketara egokitzea beste aukerarik ez dugu izango”.

 

Beste abantailetako bat da eduki guztia beste plataforma batera esporta daitekeela arazorik gabe; alde handia da hori beste editore batzuekin alderatuta. Hizlariak nabarmendu du merkatu-aukera ona dela garatzaileentzat; “izan ere, Gutenbergen inguruan plugin-ekosistema berri bat sortu da”. Gainera, orriak sortzeko sinpleagoa da, eta editore klasikoa baino azkarragoa eta irakurterrazagoa da.

 

Eragozpen gisa, Imanol Teránek aipatu du hainbeste bloke egotea “traba” dela idatzi besterik egin nahi ez duenarentzat, “baina editatzeko zenbait modu egotea aztertzen ari dira etorkizuneko bertsioetarako”. Alderdi bisualak garrantzi handiagoa du edukiak baino.

 

Nabarmendu duenez, editore berri honekin “aurreko editoreko eduki guztia bere horretan geratzen da, eta ez dugu arduratu behar gure webgunearen segurtasunarengatik. Gutenbergek ez du hondatuko gure webgunea”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak