Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 abendua, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Kimet: “Futbolerako metodologia propioa duen lehen aplikazioa sortu dugu”

Euskadiko enpresak kirol horretan espezializatutako aholkularitza eta trebakuntza eskaintzen du.

 

Euskadiko enpresak kirol horretan espezializatutako aholkularitza eta trebakuntza eskaintzen du.

 

Futbolerako entrenatzeko metodo propio batean oinarritutako lehen aplikazio adimenduna da Kimet Planning, eta kirol horretan jardutearekin erlazionatutako alderdi guztiak hartzen ditu barruan. Are gehiago, Espainiako Futbol Ligako tresna informatiko metodologiko ofiziala da, eta mundu osoko entrenatzaile ez-profesionalek nahiz Estatu Batuetako, Txinako edo Emirerri Batuetako federazioek erabiltzen dute. Kimet Sport, Bizkaian 2011n sortutako enpresa txikia, da sortzailea.

 

Gari Fullaondo da Kimet-en CEOa eta metodologiaren ideologoa. Futbolaren munduan hiru hamarkadatan pilatutako esperientziari esker sortu zuen metodoa. Alvaro Bilbao eta Zunbeltz Fullaondo enpresaren beste bi sortzaileekin batera, Bilboko Athletic Cluben aplikatu zuen metodo hori, metodologiaren zuzendari gisa lanean aritu zenean. Han izandako esperientzia oinarritzat hartuta, Kimet Planning aplikazio informatikoa garatzen hasi ziren.

 

“Metodologia aplikatzeko eta entrenamendu-plan bat finkatzeko alderdi guztiak definitzen dituen tresna adimenduna sortu genuen” azaldu du Gari Fullaondok. “Hala, futbolariak entrenatzen ari den edozeinek erabil dezake lan-tresna gisa, eta bere errealitatera egokitu dezake”. Taldearen adinaren eta mailaren araberako aldagaiak sartu eta gero, sistemak denboraldi osorako ariketa-plan osoa egiten du, lortu nahi diren helburuen arabera.

 

Lehen mailetako entrenatzaileentzat nahiz metodologia propiorik ez duten entrenatzaile erdi-profesionalentzat dago diseinatuta aplikazioa. Gainera,  beste funtzionalitate batzuk ere eskaintzen ditu lan-tresnak, besteak beste alderdi hauek kontrolatzeko: lehiaketaren bilakaera, mediku-kontrola, banakako eta taldekako txostenak eta entrenamenduei lotutako kudeaketa administratiboak.

 

Kimet Sport-ek Estatu Batuetan du proiektu nagusi bat, U.S. Club Soccer-ekin sinatutako hitzarmen bati esker lortutakoa, eta Txinako gobernuarekin ere beste proiektu bat jarri dute martxan, metodologia eskolatan ezartzeko. Nazioarteko lehen mailako hainbat klubek erabiltzen badute ere, entrenatzaile ez-profesionalek erabiltzen dituzte haien lizentzien ia % 95.

 

SoSa Tel Aviv-en azelerazio-programan parte hartzeko hautatu dituzten sei startupetako bat izan da Kimet Sport, eta SoSak Bizkaiko Foru Aldundiarekin duen hitzarmenari esker parte hartuko du programa horretan. Enpresaren oihartzuna hedatzeko aukera bat da prozesu hori. “Gure produktuak dagoeneko egonkortasun apur bat ematen digunez, orain egitura sendoago bat eraiki nahi dugu nazioarteko kolaboratzaileen eta hornitzaileen bidez, proiektuaren eskala handitzeko” azaldu du Gari Fullaondok. “Balio handia eman ahal izango diguten aliantza teknologikoak bilatzen lagunduko digu Israelgo egonaldiak”.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak