Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 ekaina, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Testualia, milaka test azterketak eta ziurtagiriak prestatzeko

Testualia startupa Bostonera joango da Bizkaia International Startup Connection programaren barruan

 

Testualia startupa Bostonera joango da Bizkaia International Startup Connection programaren barruan

 

Testualia plataformaren softwareak azterketen zailtasun-maila eta eduki-banaketa bereko ausazko test homogeneoak sortzen ditu,  erabiltzaileak aukera izan dezan frogak modu automatiko eta fidagarri batean prestatzeko. Germán Guevara Millán eta Juan Santos Fernándezek Bilbon sortutako proiektu honen helburua da erantzuna ematea ikasleek prestakuntza-zentroetan detektatutako premia bati.

 

“Imajinatu ziurtagiri edo azterketa baterako prestatzen ari zarela eta horretarako test asko egin behar dituzula, baina prestakuntza-zentroek test kopuru mugatua izaten dute eta azkenean beti test berdinak egiten dira, ikasleek buruz ikasten dituztenak” azaldu du Germán Guevarak “ez da erraza test on bat sortzea, esan liteke artisau-lana dela, izan behar dituelako mota desberdinetako galderak (praktika, teoria, kalkulua…) eta zailtasun-maila zehatz bat”.

 

Testualia softwarearen ezaugarri nagusia da, bere algoritmoari esker, gai dela test kopuru ia mugagabe bat sortzeko azterketen zailtasun-maila berarekin eta galdera mota desberdinak txandakatuz eduki guztiak barne hartzeko. Gaika sailkatutako galdera-sorta batetik abiatuta, softwarea gai da test ofizial baten ezaugarri berberak dituen azterketa-ereduak sortzeko segundo gutxitan.

 

Testualia enpresako lantaldeak finantza-aholkularitzarako ziurtagirientzat sortu zuen plataforma, enpresako bi bazkideek 20 urtetik gorako esperientzia profesionala baitute prestakuntza-eremu horretan. Gaur egun, ordea, sistemak zazpi ziurtagiri desberdinentzako azterketak eskaintzen ditu eta ordainpeko 1.000tik gora erabiltzaile erregistratu ditu. Plataformak jarduera-maila handia du: 27.000 test baino gehiago egin dira, horietatik 1.000 azterketa aurreko azken hiru egunetan. “Erabiltzaileak nahi adina azterketa-simulazio egin ditzake, zailenak egiten zaizkion gaiak praktikatu ditzake test espezifikoak eginaz eta txostenak kontsultatu ditzake jakiteko zein eremutan ari den hobeto eta okerrago” azaldu du Guevarak.

 

Epe laburrean, startupak bere edukiak zabaldu nahi ditu bestelako ziurtagiri batzuei buruzko testak eskaintzeko. Lantaldeak plataforma ireki nahi du prestakuntza-zentro eta unibertsitateentzat, tresna bezala erabil dezaten test propioak sortzeko. “Denbora eta baliabide asko behar dira testak egiteko. Zentroei lagundu nahi diegu goi-mailako kalitateko azterketak sortzen eraginkortasunez eta gure tresna erabiliz” dio bazkide fundatzaileak.

 

Testualia da Bizkaia International Startup Connection programaren azken edizioan aukeratutako zortzi enpresetako bat eta datozen hilabeteetan CIC Cambridge-ra joango da bere proiektua azeleratzeko. Startup honek hainbat erakunderen laguntza izan du bere garapenean, besteak beste, SPRI Taldearena, Bizkaiko Foru Aldundiarena eta BIC Bizkaiarena.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak