Featured image

Metodoak eta ohiturak produktiboago izateko

Denbora baliotsua da. Asmoa da ikastaro honen bidez parte-hartzaileak ohartaraztea sarritan ohitura ez-eraginkorrak ditugula barneratuta, eta horien erruz ezin izaten dugula gure lan eta zereginak behar bezala burutu, hau da, ez digutela uzten produktibo izaten.

Hainbat metodo daude (GTD, Pomodoro) eta ikastaro honetan horietako batzuk landuko ditugu, gure zereginak ahalik eta ondoen kudeatzen lagunduko diguten aplikazioak erabiliz. Laneko inguruneari aplikatutako produktibitate kontzeptuaren hastapenak landuko ditugu ikastaro honetan.

Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.

 

Helburuak

Ikuspegi teoriko eta praktiko batetik abiatuta, helburua da: * Jakitea zeintzuk diren eguneroko lan ohituretan dauzkagun produktibitate-ihesak eta horien inguruan kontzientziatzea.

  • GTD (Getting Things Done) metodologiaren funtsa ulertzea.
  • Gure zereginak arinago kudeatzen eta gure lana azkarrago antolatzen lagunduko diguten tresnak ezagutzea. Gure lan inguruneari ongien egokitzen zaiona aukeratzea, irizpide egokiak jarraituz. (Tareas de Gmail, Remember the Milk, Wunderlist).
  • Beste tresna batzuk. Hainbat tresna erakutsiko dizkizuegu, zeintzuei esker praktikan jarri ahal izango baituzue ikasitakoa. Horrez gain, Mikroenpresa Digitalak eskaintzen dituen produktibitateari buruzko beste ikastaro batzuk aurkeztuko dizkizuegu (Google Calendar, Google Drive, Evernote, Netvibes...), gai hau sakonago aztertu dezazuen.

 

Edukia

  • Produktibitate ihesak: non galtzen duzu denbora? Rescuetime * Lan ingurune produktiboa sortzeko aholkuak.
  • GTD. Getting Things Done. Adibide praktikoak, metodologia hau zure zereginetan martxan jartzeko.
  • Gmail-eko zereginak: Nola inplementatu GTD eta jardunbide egokiak posta elektronikoa modu produktiboan erabiltzeko (Gmail).
  • Pomodoro: Norbere zereginean kontzentratzeko metodoa.
  • Gure arreta zentratzeko trikimailuak (Stayfocusd).
  • Zereginak automatizatzea eta alertak sortzea (IFTTT, Alerts, Netvibes)

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat