Featured image

Google hodeian tresnak

Ikastaro hau enpresa txiki eta autonomoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek Google dokumentuak sortzeko- eta egutegiak egiteko- aplikazioak ezagutuko dituzte, arreta berezia jarriz aplikazio horiek beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko eta kolaboratiboki lan egiteko aukerari.

 

Helburua

Ikasiko duzu Google Drive eta Google Calendar erabiltzen -sortzen, partekatzen eta kolaboratzen-, informazioa lainoan kudeatzeko eta zure agendak eta egutegiak gestionatzeko.

 

Edukia 

  • Nola sortu Google Drive/Calendar kontu bat.
  • Nola instalatu PCan eta telefono mugikorrean.
  • Hasiera orria eta Google Drive-n ezarpen pertsonalak.
  • Karpetak eta dokumentuak partekatu.
  • Formularioak (inkestak) sortu.
  • Hasiera orria eta Google Calendar-en ezarpen pertsonalak.
  • Ekitaldien kudeaketa.
  • Egutegiak partekatu.
  • Google Calendar eta Drive-n publizitatea/pribatutasuna kudeatu.

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.