Featured image

FACEBOOK II: nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Pluggins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en.

Ikastaro honetan azalduko dira zeintzuk diren Facebook-eko tresna aurreratuenak jarraitzaileei informazio gehiago emateko, eta baita ere jarraitzaileak leialtzeko baliabideak.

 

Helburua

Baldin eta zure negozio edo enpresak FanPage bat badu eta oinarrizko erabilgarritasunak ezagutzen badituzu (ikusi Facebook I ikastaroa), ikastaro honetan zure FanPage-a pertsonalizatzen eta ezarpenak hobetzen ikasiko duzu, zure jarraitzaileek eduki osoagoak jaso ditzaten. Social Pluggins-ekiko elkarreragina ezagutuko duzu eta kanpaina bat sortzen ikasiko duzu Facebook Ads erabiliz.

 

Edukia 

  • Posizonamendua: EdgeRank algoritmoa.
  • Pertsonalizatu zure FanPage-a:
    • Cooltabs
    • External Content Tab: nola erantsi erlaitz bat zure webarekin
    • Contact Tab: nola erantsi harremanetan jartzeko formulario bat
    • Youtube Tab: nola erantsi zure Youtube-ko kanala
  • Social Pluggins.
  • Landing Page.
  • Nola sortu ekitaldi bat.
  • Facebook Ads: nola sortu kanpaina bat.
  • nola idatzi Facebook-en.
  • SEO Facebook-en.
  • Estatistikak.

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.