Featured image

Marketin Mugikorreko Estrategiak zure negozioarentzat

Telefono mugikorra salmentarako eta bezeroekin komunikatzeko kanal estrategiko bihurtu da edozein tamaina eta sektoretako enpresentzat. Ikastaro honen bidez erakutsiko da zeintzuk diren iraultza mugikorra zuzentzen duten dinamikak ulertzeko oinarriak eta, batez ere, negozioan/ingurunean aplikatzeko ildo nagusiak.

 

 

Helburua:

Ikastaro honetan ikasleak ikasiko du era desberdinetan integratu daitekeela marketin mugikorra produktua saltzeko edo markari hedapena emateko moduetan: gamifikazioa, bideoak, aplikazioak, errealitate handitua, publizitatea... Hori guztia adibide eta aplikazioekin ilustratuta, zeintzuen bidez kasu arrakastatsuak eta jardunbide egokiak ezagutuko baititu beren negozioan aplikatzeko.

Edukia:

- Bezeroen eta kontsumitzaileen ohitura berriak eta mugikorrarekin duten harremana aztertzea.

- Zer den marketin mugikorra eta negozio planean integratzea.

- Edukiak eta estrategiak: gamifikazioa, SMSak, bideoak, aplikazioak, geo-kokapena, QR kodeak, NFC, errealitate handitua, indoor kokapena eta publizitatea.

- ASO faktoreak: App Stre Optimizations.

- Sare sozialak ingurune mugikorrari egokitzea.


Norentzat:

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.