Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 uztaila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Eusko Jaurlaritzak eta Munduko Itunak garapen jasangarriaren arloko aukerak hurbiltzen dizkiete enpresei

Abian jarri da NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko prestakuntza-plataforma

 

Abian jarri da NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko prestakuntza-plataforma

 

Enpresak ingurune jasangarria behar du arrakasta izango badu; horra Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) ezarri duten baldintzetako bat. Plan hori, 2016an indarrean sartu zena, ekintzarako estrategia anbiziotsu bat da, helburutzat duena oparotasuna lortzea pertsonak eta planeta erdigunean jarriz. Testuinguru horretan, enpresen inplikazioa ezinbestekoa da hazkunde ekonomiko jasangarri eta inklusiboa sustatzeko. Gainera, GJHek hainbat aukera eskaintzen dituzte sektore guztietako enpresentzat, batik bat, nazioartekotzea helburu dutenentzat.

 

Horregatik, Munduko Itunaren Espainiako Sareak eta Eusko Jaurlaritzak proiektu bateratu bat abiarazi dute enpresei prestakuntza emateko Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan. Berriki abiarazi den ekimen hau, non parte hartzen duten ADEGI, CEBEK eta SEA euskal enpresa-elkarteek, GJHei buruzko onlineko prestakuntza plataforma bat da.

 

Prestakuntza-espazio berri horrek hiru helburu argi dauzka: enpresei azaltzea zer diren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak, nolako negozio aukerak eskaintzen dituzten eta nola inplementatu ditzaketen antolakunde barruan. Azalpenezko bideo bat, ikus-entzunezko laguntza-materialak eta ikaskuntza-test bat sortu dira modulu bakoitzarentzat. Prestakuntza-prozesuak, berriz, ordubete inguruko iraupena du gutxi gorabehera. Mota guztietako enpresa antolakundeek erabil dezakete plataforma hori, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta jarduera.

 

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, proiektu hau Euskadi Basque Country 2030 Agendaren barruan kokatzen da. Agenda hori Estatu mailako estrategia aitzindari bat da, zeinaren bidez Jaurlaritzaren planak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin lerrokatzen baitira 2018tik. Zehazki, prestakuntza-programa honek zerikusia du 8. Helburuarekin, hau da, hazkunde ekonomiko sostengatu, inklusibo eta jasangarriarekin, eta Euskadi Basque Country Agendan 44. Helburuan ageri da: Enpresen Erantzukizun Soziala sustatzea.

 

Proiektu honekin, Eusko Jaurlaritzak enpresa-sarea inplikatu nahi du bateragarri egiteko garapen ekonomikoa eta negozioen helburuak epe luzeko ekitatearekin eta jasangarritasunarekin. Aurkeztu berri den prestakuntza-plataforma hau programa zabalago baten barruan kokatzen da, zeinak 2030 Agendan oinarritutako enpresa-kudeaketako tresna bat ere eskainiko baitu bigarren fasean.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak