Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 maiatza, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala EIKTak Fast Track Innobideak programa

BeFORE, etorkizuneko pentsamendua garatzeko gaitasunak

Proiektu europar horrek eLearning-eko plataforma ireki bat abiarazi du

 

Proiektu europar horrek eLearning-eko plataforma ireki bat abiarazi du

 

Malgutasuna, pentsamendu kritikoa eta erabakimen sortzailea bezalako gaitasunak funtsezkoak dira etengabe aldatuko den etorkizunari egokitzeko. Halere, oraindik hezkuntza-ingurune gutxik barne hartzen dute beren curriculumetan prospektiba, hots, etorkizuneko joerei aurrea hartzeko eta haien aurrean erreakzionatzeko gaitasuna.   BeFORE proiektu europarraren helburua da gaitasun horiek hobetzen dituzten tresnak garatzea, Euskadiko Prospektiker enpresaren eta Mondragon Unibertsitatearen parte-hartzearekin.

 

Ekimenaren xedea da onlineko eduki hezitzaileak sortzea eta modu guztiz irekian eskaintzea. Proiektua hiru profiletan zentratzen da: ikasleak, irakasleak eta ekintzaileak edo enpresak. Horietako bakoitzarentzat sortuko diren tresnak baliagarri izango dira aldaketak aztertu eta kudeatzeko gaitasunak garatzeko. “Erronka konplexuak agertzen ari dira esparru lokalean, eskualdean, eta maila globalean, hainbat arlotan: ingurumen arloan, arlo sozialean, eta arlo teknologiko eta ekonomikoan” azaldu du Prospektiker enpresako BeFORE proiektuko project manager den Oihana Hernáezek, “garrantzitsua da joera horiei aurre hartzea, eragin handia izango dutelako enpresetan eta lan munduan. Aurre hartuz gero, gai izango gara egokitzeko eta, are gehiago, proaktibo izateko”.

 

BeFORE proiektuak berriki abiarazi du onlineko hezkuntza-plataformaren bertsio pilotu bat, prospektibaren hastapenei buruzko lau modulurekin. Fase honetan jasotako ekarpenetan oinarriturik garatuko dute behin betiko tresna, non modulu espezifikoak eskainiko baitira proiektuan identifikatutako lau profiletako bakoitzerako. “Behin plataforma bukatutakoan, ahalik eta prestakuntza-esparru gehienetara zabalduko dugu, bai unibertsitateetara, eta bai ekintzailetzari eta enpresei buruzko prestakuntzetara” dio Oihana Hernáezek.

 

BeFORE proiektuak jardunaldi bat egingo du datorren maiatzaren 14an Oñatin, non balioan jarriko baitu etorkizuneko pentsamendua aukera berriak identifikatzeko tresna gisa. Topaketa hori zabalik dago enpresa, ikasle nahiz komunitate akademikoentzat, eta bertan aurkeztuko da eLearning-eko plataforma berria.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak