Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urtarrila, 2020 Nazioartekotzea

Artechek soluzioak instalatu ditu AEBetako parke eoliko batean

Euskal enpresak urtean 1,9TWh sortuko dituen instalazio eoliko berri baten proiektuan parte hartu du Texasen
Artecheko lantaldea Texasen izan zen muntaketa lanak gainbegiratzeko

Euskal enpresak urtean 1,9TWh sortuko dituen instalazio eoliko berri baten proiektuan parte hartu du Texasen

Sektore elektriko nahiz elektronikorako soluzioen garapenean espezializatuta dagoen Arteche konpainiak kondentsagailu automatikoetarako bateriak diseinatu eta instalatu ditu Estatu Batuetako Texas estatuan kokatuta dagoen High Lonesome parke eolikoan, urtean 1,9 TWh inguru ekoiztu eta 1,2 milioi tona CO2 baino gehiagoren isurpena saihesteko.

Euskal enpresa arduratu da 34,5 kV eta 27 MVAr nahiz 34,5 kV eta 48 MVArreko kondentsagailu automatikoetarako bateria ereduak ekoiztu eta probatzeaz, instalazioaren bideragarritasuna eta energia-sorkuntzari buruzko aurreikuspenak bermatzeko xedez.

Proiektua garatu zen bitartean, Artecheko lantaldea parke eolikoaren instalazioetan izan zen muntatzeko eta abian jartzeko lanak gainbegiratzeko, egonkortasuna bermatzeaz gain.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak