Tecnaliak lankidetzan dihardu Air Garden eta Kimubat enpresekin, goroldioan oinarrituta kutsadura atmosferikoa murrizten duen sistema bat instalatzeko, Hazitek MOSSFILT programaren babespean
Etorkizuneko hiri adimendunak ingurumenarekiko errespetua giltzarri duten inguruneak izango dira, eta horren harira, ibilgailuen joan-etorriek eragindako kutsadura atmosferikoa murrizteko mekanismo berrien garapena eskatzen dute. Helburu horri begira, Gasteizek goroldioa iragazki naturaltzat erabiltzen duen sistema bat instalatu du airearen kalitatea hobetzeko.
Horrela, goroldioz estalitako panel bertikal batzuek ibilgailuen isurietan dauden metal astunak xurgatuko dituzte. Panel horien kokapen zehatzak aukeratzeko, Tecnalia korporazio teknologikoak garatutako soluzio teknologiko batez baliatu dira.
Kimubat eta Air Garden euskal enpresak partaide izan dituen proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du Hazitek MOSSFILT programaren bitartez.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?