Cidetec euskal zentro teknologikoak Battery 2030+-en parte hartzen ari da, energia biltegiratzeko formula eraginkor eta iraunkor berriak aurkitzeko ikerkuntza ekimenean, alegia
Energia berriztagarriak ezartzeko erronketako bat, energia biltegiratzeko bide eraginkorrak lortzea da. Testuinguru honetan Battery 2030+ ekimena sortu da, Cidetec euskal zentro teknologikoak parte hartzen duen proiektua, zeinek errendimendu handiko bateriak sortzera bideratutako garapen bide berrietan aurrera egite aldera.
Esparru honetako Europa mailako zientzialari azpimarragarrienak bilduko dituen proiektua hilabete honetan jarriko da martxan eta 10 urte iraungo ditu. Ekimenak, planetak aurre egin beharreko erronka jasangarriei aurre egiteko aukera luzatuko duten bateria seguruak, fidagarriak, iraunkorrak eta ekonomikoki eskuragarriak sortzeko oinarri teknologiko eta zientifikoak ezartzea du helburu.
Zehatz mehatz karbono aztarna murriztuko duten bateriak garatu nahi da, sare elektrikoa egonkortu eta ekonomia- eta ingurumen- abantailak eskainiko dituztenak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?