Aernnova enpresa aeroespaziala, IK4 aliantzak antolatutako jardunaldi teknikoko partaide
Industria fabrikazioaren sektoreak ekoizpen-sistema aurreratu berrietan aurrera egitea ahalbidetuko duten teknologia eraginkorragoak garatu nahi ditu osagaiak lotzeko. Esparru honetan dauden azken joerak aztertzeko asmoz, IK4 aliantza teknologikoak jardunaldi teknikoa antolatu zuen azaroaren 8an, alor honetan erabiltzen hasi diren soluzioetako batzuk aurkeztuz; hala nola, metalarentzako karbono-zuntzaren bidezko lotura, erresistentzia handiko altzairuak dituzten torlojuen bidezko mihiztadura edota, izaera desberdinetako materialen kasuan, lotura kimikoa erabiltzea itsasgarrien ordez.
“Lotzeko teknologiak fabrikazio aurreratuaren aroan” izenburuko hitzaldiak 70 pertsona baino gehiago bildu zituen, eta horien artean izan ziren Aernnova multinazional aeronautikoaren ordezkariak. Egitura aeronautikoetan erabili ohi diren metalaren eta karbono-zuntzaren arteko lotura hibridoei buruzko hitzaldia eskaini zuten jardunaldiaren hasieran.
Enpresa aeroespazialaren agerraldiaren ondoren, aliantzari atxikitako Azterlan, Gaiker, Lortek eta Tekniker zentro teknologikoetako ikertzaileen hitzaldiak entzuteko aukera izan zen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?