Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 abendua, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa UP Euskadi

Bi ekintzaile euskaldun Forbes aldizkariaren 30 under 30 zerrendan

BiziPoz eta Zocco Handmade sortu dituzte ekintzaile gazteek

 

BiziPoz eta Zocco Handmade sortu dituzte ekintzaile gazteek

 

Eider Etxebarria eta June Arrieta, biak gipuzkoarrak, hautatu dituzte 2018ko 30 under 30 zerrendarako, zeina Forbes aldizkariak egin baitu estatu osorako. Berrikuntza-potentzial eta sektorea eraldatzeko gaitasun handia duen proiektu bat abiarazi duten 30 urtetik beherakoak jasotzen ditu urtero zerrenda horrek.

 

Eider Etxebarriak, Beatriz Santamaríarekin batera, BiziPoz sortu zuen, zahartze aktibo, osasuntsu eta parte-hartzailearen inguruan lan egiten duen enpresa sozial bat. Bereziki zaharrentzat diseinatutako prestakuntza-jarduerak eta -lantegiak garatzeko helburua du proiektuak, haien beharrei erantzuteko. Dinamika horien xedea da pertsona nagusiek ekimen propioak izan ditzaten sustatzea, haien jakintzaren balioa azpimarratzeko eta eragin positibo bat sortzeko ingurunean.

 

BiziPoz enpresak hiru negozio-lerro ditu: HerriPoz, udalerrietan prestakuntza emateko; IkasPoz, lantegiak emateko erakunde eta elkarteetan; eta LanPoz, enpresetan erretirorako prestatzeko egiten den programa bat. 2015ean abiarazi zuten ekimena bi ekintzaile horiek, Mondragon Unibertsitatean LEINN gradua –Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza– ikasten ari zirela. 2017an, Making More Health deialdiak hautatutako bost ideietako bat izan zen BiziPoz; gizarte-ekintzailetzako Ashoka sareak eta Boehringer Ingelheim enpresa farmazeutikoak sustatzen dute Making More Health deialdia.

 

June Arrieta donostiarra ere Forbes aldizkariaren 30 under 30 zerrendan sartu dute, Zocco Handmade proiektua dela eta, haren sortzaileetako bat baita. Ekimena 2017an sortu zen, Marokoko emakumeei laguntzeko helburuarekin: moda-osagarri etikoak ekoitzi eta saltzen dira. Marokoko lantegietako emakumeei ematen die lana Zocco Handmade enpresak, poltsak, motxilak eta gerrikoak egin ditzaten. Emakume horiek oihalak eta larruzko objektuak egiteko darabilten artisau-jakintzaren balioa nabarmentzen du proiektuak, eta enplegu duina eta prestakuntza izateko aukera ematen die. Era berean, Zocco Handmade ekimenak lotura bat sortu nahi du ekoizleen eta erosleen artean, gogoeta egiteko modaren industriaren eta erosketa arduratsuak ematen dituen aukeren inguruan.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak