'Elurraren formula' lana argitaratu du Bertol Arrietak

Zarauzko Hitza 2017ko mai. 8a, 17:53

Elkar argitaletxearen babesean, idazle zarauztarrak gaztetxoei zuzendutako eleberri laburra kaleratu berri du. Elurraren formula izenburua jarri dio, eta Jaioneren gurasoen bikote-krisia du kontagai, elurretara egidako txangotik amari elur-bola bat eramateko istorioarekin uztartuz. Joan den astean aurkeztu zuen lan berria, Donostiako Elkar dendan; hona hemen argitaletxeak eginiko aurkezpeneko bideoa.