'Gu ere bertsotan' ekitaldia gaur, Aritzbatalde pilotalekuan

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 10a, 08:00
Iazko ekitaldiaren irudi bat. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Bi ekitaldi izango dira: bata, 17:30ean eta bestea, 19:00etan.

Urtero legez, herriko ikastetxeetan landutako Gu ere bertsotan egitasmoaren emaitza ikusteko aukera izango da. Gaur egingo dute proiektuaren amaierako ekitaldia, Aritzbatalde pilotalekuan.

Aurten LHko 4., 5. eta 6. mailako 400 bat ikaslek hartu dute parte. Jokin Uranga eta Iñaki Gurrutxagarekin bertsolaritzara hurbiltzeko aukera izan dute horiek. Bi ekitaldi izango dira landutakoa erakusteko: bata, 17:30ean eta bestea, 19:00etan.

2007-2008 ikasturtean hasi ziren herriko ikastetxeetan egitasmo hori lantzen. Ordutik ikasleek bertsolaritza zer den ikasteko eta bertsotan aritzeko aukera izan dute, urtero.