Tati Garmendia eta Matxalen Ziarsolo, kontratua sinatzen. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gutxienez beste denboraldi batez jarraituko du Matxalen Ziarsolok Bera Bera Eskubaloian jokatzen. Izan ere, kontratu berri bat sinatu du taldeko kapitainak klubarekin, gaur eguerdian, Tati Garmendia Kirol arduradunarekin batera. “Pozik nago eta beste urtebetez jokatzeko gogoz. Aurten ere gauza asko berriak izango dira eta gogoa dut beste titulu batzuk lortzeko”, adierazi du Ermuako jokalariak. “Ezker belauna gaizki zuen, ez zekien ebakuntza egin behar zioten edo ez, eta horregatik itxaron dugu azken unera arte. Azkenean ez diote ebakuntza egin beharko eta gurekin jarraituko du”, azaldu du Garmendiak. Hala, hamaseigarren denboraldia beteko du Bera Beran Ziarsolok, 18 urterekin iritsi baitzen klubera.