Larunbatean euskaraz jolasteko agertoki bihurtuko da Bulebarra
Txantxariak.com webgunean aurki daiteke.
Euskara Zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak elkarlanean antolatu dute Txantxariak jarduera. 3-9 urte bitarteko haurrentzako jolasak dira. Larunbatean, ekainak 14, egingo dituzte jolasak, Bulebarreko kioskoaren ondoan.
Txantxariak bezalako jarduerei esker, familiek eta haurrek kalean euskaraz egiten dute. Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik, eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen da bestetik. Hizkuntzaren erabilera ludikoa lantzen dute, hau da, euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da.
Parketarrak egitasmoaren segida
Haurrek eta gazteek, sarritan, euskara eskolan edota familian bakarrik erabiltzen dute. Kalean berriz, aisialdian, gauzak aldatu egiten dira eta lagunartean komunikatzeko garaian, euskara askoz ere gutxiago erabiltzen dute eta sarritan nahikoa txikitatik hasten da prozesu hori. Joera hori aldatzeko Parketarrak egitasmoa jarri zuen abian udaleko Euskara Zerbitzuak eta aurten Donostiako zortzi auzotako parkeetan (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Loiolako Erribera, Amara Berri, Añorga eta Parte Zaharra) 64 saio eskaini dituzte martxoan eta maiatzean; guztira 1.000 lagunetik gora aritu dira parkeetan jolasean.
Txantxariak jarduerak ikasturteari bukaera eman nahi dio eta Bulebarreko saioa Donostiako haur guztiei zuzenduta egongo da. Informazio gehiago