Gipuzkoa plazan Sustapenak duen gunea berritu dute, berrikuntza eta teknologia topagune bihurtzeko.
Shops & Taste batailatu dute berritutako PuntuDenda gunea. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Gipuzkoa plazako 7. zenbakian Sustapenak
PuntuDenda espazioa sortu zuen 2013an, Donostiako merkatal guneei berritasun eta harremanetarako espazioa eskainiz. Gaur, espazio hori berrituta aurkeztu dute
Sustapeneko zuzendari Euken Sesek eta
Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzi Ernesto Gascok, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusi Kino Martinez eta SShops Donostiako ordezkariekin batera.
Hiru ardatzen baitan antolatu dute PuntuDena berritua;
Shops & Taste in San Sebastian izena jarri diote sarreran, eta hiritar guztientzat irekita egongo da aste guztian zehar, bata igandetan ere. Horrela,
merkataritza, ostalaritza eta bisitariak izango dira espazioaren hiru oinarriak; hain zuzen ere, bai donostiar zein kanpotarrentzat hitzaldiak eta prestakuntza saioak eskainiko dituzte bertan. Helburua, merkatal gune eta saltokiek beren negozioetan berrikuntza, teknologia eta elkarkidetza sustatzeko puntu bat sortzea da, zuzeneko promozioak, dastaketak eta bestelako jarduerak antolatuz.
Hain zuzen ere, atzo aurkeztutako
Pop Up Commerce proiektua bertan gauzatuko da: proiektuan zortzi pertsona edo ideia garatuko dituzte, horretarako PuntuDenda espazioa erabiliz. Proiektuaren helburua, ideia berria zuzenean kontsumitzaileekin partekatzea da, bi hilabeteko epean.
PuntuDenda Showroom bezala
Seseren esanetan, PuntuDenaren berriketaren arrazoi nagusia
espazioari bizitza emateko xedea izan da: “Erreferentziazko espazioa bihurtzea nahi dugu, bai bertakoentzat eta baita kanpotarrentzat ere; online merkataritza eta gazteentzako gunea izan dadin ere nahi dugu, proiektu berritzaileak eta teknologia garatzeko lekua”.
Gascok nabarmendu du merkatariengandik ikasi behar dutela instituzioek, eta PuntuDendak proposamen berriak entzuteko balioko duela adierazi du: “Ezin dugu ahaztu
lanpostuen %85 zerbitzuetan daudela, eta beraz, beharrezkoa dela hori babestu eta sustatzea.
Donostia erosketak egiteko erreferentziazko hiria izatea dugu helburu; ez dugu adibide moduan Benidorm, batzuek dioten moduan, Amsterdam, Londres, Nantes edota Lyon baizik”.
Horrela, hiriko merkatal guneen produktu berritzaileak eta ideiak aurkezteko erakuslehio izango da PuntuDenda. Erabilera anitzeko lokala izango da,
merkataritza ikusgai bihurtu, berrikuntza eta IKT sustatu eta turismoa sustatzeko balioko duena.
PuntuDendaren jarduera guztien agenda kontsultatu daiteke
webgunean.