Indarrezko lurreratze baten simulazioa egingo dute Hondarribiko aireportuan.
Hegazkin istripu bat gertatuko balitz bezala jokatuko dute bihar, 09:30etik 11:30era, Hondarribiko aireportuaren inguruan. Zehazki, indarrezko lurreratze baten simulazioa egingo dute, eta horrek inguruko errepideetan eragina izango du.
Hala, Iruni dagokionez, Letxunborro hiribidea moztuta egongo da ordutegi horretan, Puiana aldera eramaten duen biribilgunetik, Ospitaleko biribilgune txikia barne, eta Errota Errepidea eta Eskortza biribilguneak lotzen dituen biribilgunera arte.
Horregatik, gidariei beste bide batzuk erabiltzeko eskatu die Udaltzaingoak, Bariantea kasu.
Simulazioaren gaineko informazioa Aenak emango duela gaineratu du.
Hondarribiko aireportua ur azpian gera liteke mende bukaera baino lehen