Koalizioaren "ipar orratza" herri programa izango dela iragarri dute eta "datozen lau urtetan #HariGara prozesuaren bitartez jasotako 132 neurri zehatzak garatuko" dituztela agindu.
EH Bilduren zerrenda
EH Bilduk zerrenda aurkeztu du eta “
talde trinko eta arduratsua” osatzea lortu dutela nabarmendu du, “esperientzia eta aire freskoa” batuz. Zehaztu dutenez, esperientzia, zerrendako lehen postuetan kokatu dute, aurretik gobernuko ardurak izan dituzte lau kideren bitartez. Maider Ziganda alkate ohiak du zerrendaren bigarren tokian; oraingo legegintzaldian Donibaneko alkateorde izan den Oihane Oronozek errepikatzen du (zerrendako bosgarren postua du) ; gaur egun mugikortasun zinegotzi ari den Haritz Perez ageri da seigarren postuan, eta azkenik, alkategaia bera, Migel Mari Torrea. Torrea Trintxerpeko alkateordea da gaur egun.
Aurpegi berriak ere ageri dira EH Bilduren zerrendan. Koalizioak zehaztu duenez, “herri mugimenduetan urteetan lanean aritu diren kideak bilatu” dituzte “talde orekatua lortze aldera”.
Lau oinarri
Beren gobernuaren lau oinarriak zeintzuk izango diren ere eman du jakitara EH Bilduk, eta hauek aipatu ditu hurrenez hurren: “Pasaian erabaki, parte hartzea, gardentasuna, eta kudeaketa arduratsua”.
Horrez gain #Harigara prozesuan adostutako herri programa izango dela beren “ipar orratza” nabarmendu dute, eta datozen lau urtetan, programan jaso dituzten 132 neurri zehatzak garatuko dituztela jakinarazi dute.