Hasi dira xanistebanak! Soka dantzaren ondoren, Juanito Arozenak bota du kohetea.
Xanistebanak, soka dantza
Hasi dira xanistebanak! 19:30ean soka dantzarekin hasi dira udalbatzako kideak dantzariekin batera. Aurtengo gonbidatuak Killirikupe elkarteko kideak izan dira eta horiei dantza eskaini diete dantzariek. Esperotako suziriaren txanda iritsi da gero: Juanito Arozena herriko kulturgintzari eta batik bat txistuari emandako bizitza aitortzeko asmoz, aurten berak bota du jaiei hasiera eman dien kohetea: “Gora Oiartzun! Gora xanistebanak!” Bost eguneko festak datoz aurretik.
Egitaraua. Abuztuak 2
[nggallery id=126]