San Joanak 2016

Unai Eizmendik irabazi du II. Frontenis Txapelketa

Tolosaldeko Ataria 2016ko eka. 24a, 09:00

Aurtengoa, bigarren frontenis txapelketa izan da Abaltzisketan. 20 parte hartzaile izan dira eta hauetatik bik lortu zuten atzo jokatu zen finalera iristea.

Bi partidu izan genituen ikusgai; lehena, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua izan zen. Egoitz Gorostidi eta Imanol Yuguerosek jokatu zuten eta Yugueros izan zen partidu honetako garailea. Jarraian, finalaren txanda heldu zen, Gorka Senperena eta Unai Eizmendik jokatu zuten final hau eta Eizmendi izan zen garaile bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!