Alkizako jaiak 2016

Alkizako festen egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2016ko ira. 5a, 14:00

Ostegunean hasiko dira herriko jaiak Alkizan. Haurrentzako jolasez gain, urteroko herri afariak eta bertso jaialdiak ez dute hutsik egingo aurten ere. Festa bikainez gozatzako aukera izango da, beraz, paraje ederrean.

Irailak 8, osteguna

12:00. Meza nagusia.

Jarraian. Festei hasiera emateko txupinazoa.

14:00. Jubilatuen bazkaria.

16:00. Haur jolasak.

Ondoren. Txokolate jatea eta haurrentzako diskofesta.

20:30. Barrikotea.

22:30. Bertso jaialdia: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

Jarraian. Erromeria Iratzar taldearen eskutik.

 

Irailak 9, ostirala

12:00. Apar festa.

16:30. Herriko beteranoen arteko pilota partidak.

Herri afaria Ostatu jatetxean.

23:30. Bide Batez.

 

Irailak 10, larunbata

10:30. Haur eta gaztetxoentzat txirrindulari lasterketa.

17:00. Herrikoen arteko herri kirol saioa.

Ondoren. Sagardo dastaketa.

Jarraian. Bihozkada taldearen kontzertua.

23:00. Herri kirol saioa herriko frontoian.

Ondoren. Ingo al deu? taldearen erromeria.

 

Irailak 11, igandea

10:00. Meza.

11:00. Haurren pilota partidak.

12:00. Txakolin dastaketa.

17:00. Putinen Guardasola antzerkia Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren eskutik.

Jarraian. Ansorregi eta Larrañagarekin trikitixa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!