San Lorentzo jaiak 2016

Auzoen arteko lehian, Izotzalde nagusi

IƱigo Otaegi 2016ko abu. 5a, 20:30

Auzoen arteko herri kirolak jokatu dituzte arratsaldean; Izotzalde auzoak irabazi du lehia, 40 puntu lortuta.

Txupina aireratu orduko hasi dira festan Berastegiko herritarrak. 10.30ean, haurren frontenis txapelketako finalak jokatu dituzte, eta 12:00etan lehertu da txupinazoa buruhandi eta txistularien laguntzarekin. Jose Luis Agirrezabalak izan du txupinazoa botatzeko ohorea. Ondoren, pala txapelketako finalak jokatu dituzte.

Arratsaldean, auzoko herritarren arteko herri kirolak jokatu dira, eta ikusmin handia piztu da. Izotzalde, Eguzkialde eta Plazalde auzoetako herritarrak elkarren aurka lehiatu dira, eta Izotzalde auzoa izan da garaile. 40 puntu lortu dituzte; 36 lortu ditu Eguzkialdek, eta 30 Plazalde auzoak.

Herri kirolen jarraian, perkupoteoa izango da Berastegiko kaleetan, herriko batukada taldearen eskutik. 21:30ean, herri afaria egingo da; segidan, San Lorentzo kartel lehiaketako eta leiho edo balkoi lehiaketako sari banaketak egingo dira. Egunaren hondarrean, DJ Modesto ariko da giroa alaitzen.

 

BIHARKO EGITARAUA.

Bihar jarraituko du festak Berastegin. Kuadrillen Eguna izango da, eta honako egitaraua antolatu dute:

Abuztuak 6, larunbata:

KUADRILLEN EGUNA.

10:00. Goiz deia.

11:00. Patata tortilla txapelketa.

Bitartean. Arno abereak haurrentzat. Ondoren. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta.

Goizean zehar. Jainekin txaranga ibiliko da.

13:00. Luis Erasoren motozerra erakustaldia plazan.

14:00. Kuadrillen bazkaria eskola atarian.

17:30. Kuadrillen arteko jokoak.

Ondoren. Sagardo dastaketa, txorizo egosi eta gaztarekin.

Tartean. Barriola urdaiazpiko moztailea.

Bitartean. Toka txapelketa herrikoia.

00:00. Ze Esatek! taldearen kontzertua.

Segidan. Fan&go erromeri taldea.

Egun osoan zehar. Usakume Tiraketa izango da Gorosmendin.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!