A-15 autobiaren Berastegiko irteera itxi egingo dute

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 25a, 14:23

A-15 errepidearen zorua konpontzeko lanak direla-eta, Iruñeranzko erreia itxi egingo dute, urriaren 25etik 28ra.

Gainazalari tratamendu bat emango diote. Andoainerantz doan erreiera desbideratuko dute trafikoa, erdibitzaileetan egokituko diren pasabideen bidez. 

Obrak urriaren 25ean hasiko dira, 22:00etan, eta urriaren 28an amaituko dira, 06:00etan. Berastegiko begiratokia ere itxi egingo dute lanen ondorioz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!