Gabonetako apaingarriak egiteko material bilketa

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 20a, 11:04

Energia kontsumoa murrizte aldera, Ibarrako Udalak azken urteotan neurri bereziak hartu ditu Gabonetako argiteriaren inguruan. Aurten ere asmo berarekin dabiltza eta apaingarriak egiteko materiala herritarren laguntzarekin bildu nahi dute. Ur botila hutsak (handiak eta txikiak) jaso nahi dituzte eta hauek udaletxean jasoko dituzte urriaren 31a bitarte, 09:00etatik 14:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!