'Erlaxazio teknikak: estresa bota eta lasaitasuna bilatu' izena du ikastaroak, eta menpeketosuna duten pertsonak zaintzen ari direnentzat dago zuzenduta.
Ikastaroa doakoa da eta bi orduko sei saio izango ditu. Urriaren 26an hasiko da Ibarrako kiroldegian eta abenduaren 14an amaituko da.
Izena emateko, udaletxera (Gizarte Zerbiztuak) joan edo 943670415 telefonora deitu behar dute herritarrek.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!