Garmendia eta Doyharzabal, Raid Ligako txapeldun

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 25a, 12:48

Asteburu honetan jokatu da Ipar Ligako Abentura Raideko azken proba Arratian. Maitane Garmendiak eta Beñat Doyharzabalek lehen postua eskuratu dute maila mixtoan eta maila absolutuan. Ligako txapeldunak dira, beraz.

"Raid lasterketa zoragarria izan da: Gorbeia inguruan, paisaia zoragarriz betetako trekkinga egin ahal izan genuen, baita pare bat kobazulo ezagutzekoa ere. Ondoren, Pagomakurretik Areatzarako bidea bizikletaz egin eta herri orientazio batekin amaitu genuen froga", adierazi du Garmendiak.

Bestetik, Europako Ligako "Basque Expedition Race" proba jokatu zuen bikote ibartarrak lehengo astean. Getxon hasi eta bukatu zen: 300 kilometro baino gehiago egin zituzten, eta hainbat kirol (mendi bizikleta, trekkinga, piragua, espeleologia, arroil jaitsiera, rappel...) praktikatu zituzten. Azkenean, bigarren sailkatu ziren: "Oso proba gogorra izan zen: hiru egunetan ez genuen geldialdirik egin. Oso gustura geratu gara lortutakoarekin eta 2016.urtea borobiltzeko primerako emaitza izan da", azaldu du Garmendiak.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!