Polizia Nazionala Lizartzako etxebizitza batean izan da miaketak egiten

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 31a, 17:00

Hiru orduz izan da Polizia Nazionala plaza ondoko 8. portaleko etxebizitza batean. Hogeita hamar polizia inguru izan dira bertan, zakur eta guzti.

Polizia Nazionalak ez du operazio polizialaren inongo berririk eman, baina Tolosaldeko ATARIAk jakin duenez operazio honekin lotutako miaketak egin dituzte Oiartzungo enpresa batean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!