Aitor Agirrebarrenaren senideek izandako istripua salatzeko, elkarretaratzeak

Maier Ugartemendia 2016ko eka. 13a, 09:52

Atzo Aitor Agirrebarrena presoaren senideek istripua izan zuten bisitatik bueltan zetozela; lizartzarra Cadizeko Puerto III espetxean dago egun, Lizartzatik 1015 kilometrotara

Euskal preso eta iheslari politikoen senideek osatzen duten Etxerat elkarteak salatu du dispertsioak 2016an eragindako bosgarren ezbeharra dela honakoa: "Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko bosgarren ezbeharra". Gogoratu behar da, Etxeraten datuen arabera hamasei direla bisitetara bidean edo bueltan errepideetan hil diren presoen senide eta lagunak.

Aipatu bezala, gaur, 20:00etan Lizartzako plazan elkarretaratzea deitu dute "dispertsio politikaren ondorioak" salatzeko. Era berean, Etxeratek prentsaurrekoa burutuko du asteazkenean "dispertsio politikaren arriskua" salatzeko, eta Euskal Herriko hiriburuetan ere elkarretaratzeak deitu ditu:

- Donostia: asteazkena, ekainak 15, 19:00etan, udaletxe ondoan, bulebarrean.

- Iruñea: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.

- Gasteiz: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.

- Bilbo: asteartea, ekainak 14, 19:00etan, Arriagan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!