Haurrentzako arratsaldea kultur hamabostaldian

Tolosaldeko Ataria 2015ko urr. 31a, 21:22

Antzerki emanaldia izan dute lehenbizi Orexako haurrek, eta ondoren txokolateaz gozatu ahal izan dute. Hartutako indarrak frontoian jarritako puzgarrietan erabili dituzte.

Gaur gauerako, kantaldia izango dute Uluka taldearekin Orexan, eta bihar ia egun guztirako ekitaldiak. Uitzi-Orexa ibilaldia egingo dute goizean, eta ondoren bazkaria, Gorka eta Leire trikitilariek giroturik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!